Altitude
puntu edo maila jakin batetik itsas mailarekiko dagoen distantzia bertikala
Altitudea puntu konkretu batekiko dagoen distantzia bertikala da. Puntu horri zero maila izendatzen zaio.
- Geografian, altitudea neurtzean itsas maila da zero maila.
- Meteorologian, altitudea tenperaturaren aldaketa sortzen duen faktoreetako bat da.
- Hegazkinentzat, altitudea neurtzean itsas maila da zero maila; altuera neurtzean, ordea, lurra da zero maila.
- Itsas nabigazioan, koordenatu horizontalen sistema (altitudea eta azimuta) erabiltzen da zeruko objektuen posizioa deskribatzeko.