Ituren

Nafarroa Garaiko udalerria


Ituren[4] ([ituɾen]; Ittuna [icuna] Malerrekako hizkeraz) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Malerrekako ibarrean, Baztan Bidasoa eskualdean. Udalerriak 525 biztanle zituzten 2014. urtean. Ezkurra ibaiak zeharkatzen du.

Ituren
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Iturengo ikuspegi orokorra.

Bandera

Iturengo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaMalerreka
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Ituren
AlkateaMaría José Bereau Baleztena (EH Bildu)
Posta kodea31745
INE kodea31129
Herritarraiturendar, ittundar
Geografia
Koordenatuak43°07′44″N 1°42′26″W / 43.12894°N 1.70722°W / 43.12894; -1.70722
Azalera15 km²
Distantzia56 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria532 (2023:  17)
alt_left 252 (%47,4)(2019) (%48,7) 259 alt_right
Dentsitatea35,47 bizt/km²
Zahartzea[1]% 36,97
Ugalkortasuna[1]‰ 48,39
Ekonomia
Jarduera[1]% 75 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 9,32 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 89,50 (2018:  %-3,1)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ituren.eus

Geografia

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu
 
Herrigunearen ikuspegi orokorra.

Ituren Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora. NA-170 errepideak herria zeharkatzen du Zubieta eta Elgorriaga bitartean.

Iparraldean Arantzarekin egiten du muga, Elgorriaga eta Donezteberekin ekialdean, Zubietarekin mendebaldean, eta Beintza-Labaien, Urroz eta Oizekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

aldatu

Iturenek klima ozeaniko hezea dauka, euriak ugariak dira urte osoan zehar, eta ez da hilabete lehorrik izaten, ezta uda garaian ere. Horrez gain, negu epel eta uda ez oso beroei esker, alde termikoa urte osoan zehar ez da oso handia izaten. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradukoa eta prezipitazioak 1.800 eta 2.000mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak, bestalde, 180 inguru izaten dira.

Landaredia, klima ozeaniko atlantiarraren berezko landaredia da, espezierik ugarienak gaztainondoa, pagoa eta haritza dira. Horrez gain, birlandaturiko pinuek eta haritz amerikarrek 125 hektareako azalera hartzen dute

Auzoak

aldatu
 
Iturengo Aurtitz auzoko eraikinak. Atzealdean, Mendaur ikusten da.
 
Iturengo Latsaga auzoaren airetiko ikuspegia.

Ituren udalerria honako auzoetan banaturik dago: Ameztia, Aurtitz, Ituren (herrigunea) eta Latsaga.

Demografia

aldatu
Iturengo biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zortzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,68 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Biztanleria auzoka

aldatu
Urtea Auzoa Biztanleria
2008 Ameztia 20
2008 Aurtitz 120
2008 Ituren herrigunea 239
2008 Latsaga 58
2008 Sakabanatuak 44
2008 Guztira 481

Politika

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu
 
Iturengo Herriko Ostatua eta Udaletxea.

2007an Eusko Alkartasunako Miguel Ángel Petrirena Azpiazu aukeratu zuten alkate, bere taldeak udaleko zazpi ordezkariak lortu zituen, eta beraz gehiengo osoa udalean. Baliogabeko 65 boto izan ziren (emandako boto guztien %25,59) eta boto zuriak 53 izan ziren (%28,04). Abstentzioa %40,24koa izan zen.

Baliogabeko boto gehienak, Alderdien legeak ilegalizatutako ezker abertzalearen plataformari emandako botoak izan ziren.

Iturengo Udala
Alderdia Botoak Zinegotziak
Eusko Alkartasuna (EA) 136 7

2009an Petrirena hil egin zen eta Jose Maria Gorosterrazu Elizalde alderdikideak ordezkatu zuen[5]. 2011n zerrendarik aurkeztu ez zenez Gorosterrazuk segitu zuen jarduneko alkate[6].

Udaletxea

aldatu

Udaletxea (XVI. mendean eraikia) herriko plaza nagusian dago. XX. mendearen amaieran eraberritu zen Nafarroako gobernuak emandako 7 milioi pezetako diru laguntzari esker. Eraikinak beheko solairu eta honen gainean eraikitako beste hiru solairu dauzka. Bi arkuz osatutako ataria dauka. Fatxada nagusiak bi sarrera dauzka, bata eraikinean dagoen ostatu edo jatetxera sartzekoa eta bestea udal bulegoetarako atea.

Udaletxeaz gain, eraikinean ostatua edo jatetxea, eskola, eta herriko gazteentzako elkartearen egoitza daude. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Consejo kalea, 38

Alkateak

aldatu
2007-2009 Miguel Ángel Petrirena Azpiazu EA
2009-2011 Jose Maria Gorosterrazu Elizalde EA
2011- María José Bereau Baleztena Bildu

Azpiegitura eta garraioak

aldatu
Joaldunak Ituren herritik igaroz. Sakatuz gero, bideoa ikusgai.

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Iturendar ospetsuak

aldatu

Kultura

aldatu

Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Uztailaren 18an ospatzen dira Iturengo jaiak. Hala ere, ospe handiagoa dute Ituren eta Zubietako inauteriek (joaldunak herri batetik bestera joaten dira).

Musika

aldatu

Euskal Herria osoan Ituren udalerria ospetsu egin duen abestia Iturengo arotza da. Bertso sail hauek Iturengo Erramun Joakin izeneko arotz baten "akzioak" kontatzen ditu.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Mendaur

aldatu

Ituren udalerriko lursailetan udalerri guztitik ikus daitekeen Mendaur mendia dago, bere gailurrean Mendaurreko baseliza dagoelarik. Mendi honen magalean Mendaurreko urtegia eta atsedenleku eder bat ere badaude. Hauetara joateko Aurtitz auzotik irteten den mendi-pista hartu eta mendian gorantz jo behar da. Gomendagarriena autoa edo ibilgailua Aurtitz auzoan bertan utzi eta oinez mendian gora joatea da.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. Nueve alcaldes han sido sustituidos en poco más de dos años de legislatura municipal, Diario de Noticias, 2009ko urriaren 13a.
  6. Ituren[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
  7. «Miguel Makuso, Iturengo txistulari handiari duela 20 urte egindako elkarrizketa - Malerreka» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  8. (Gaztelaniaz) [ENTREVISTA Miguel Angel Sagaseta: «En realidad en Valcarlos no hay un grupo de danzas, es básicamente un pueblo que danza» – Txistulari. ] (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  9. «Miguel Macuso-eskela» www.tanatoriosirache.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa