Ireki menu nagusia

Bidasoko bide berdea izen bereko Bidasoko trena edo Tren Txikitok zeharkatzen zuen ibilbidearen zati bat oinezko eta txirrindularientzako egokitutako bide berdea da.

Gaur egun, egokitutako zati hau Donezteben hasi eta Beran amaitzen da. Ibilbide honek Bidaso ibaiko ezkerraldea iragaten du, guztira Irungo Behobia auzotik Legasaraino 51,5 kilometro dituela, egokitutako zatia nahiz egokitu gabeko antzinako trenbidearen ibilbidea barne.[1]

Tren TxikitoaAldatu

Bidasoako trenbidea, Tren Txikitoa izenez ezagunagoa, 1889. urtean sortu zuen Ingalaterrako Bidasoa Railway and Mines enpresak. Trenbidea Irun eta Endarlatsa lotzeko sortu zen. Trena bide estukoa zen, eta lurrunaren bitartez mugitzen zen. Hasiera batean minerala garraiatzen zuen Endarlatsako meategietatik Irunera. Baina gerora, Irun-Elizondo ibilbidea egiten hasi zen, bidaiariak eramaten.

GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Tren Txikitoa, Sunbite turismo elkartearen webgunean.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu