Saietera

Gezileiho» orritik birbideratua)

Saietera, halaber gezileihoa, horma batean dagoen irekidura bertikal estua da, arkuz geziak edo baleztaz saietak jaurti ahal izateko.[1] Era askotakoak izan zitezkeen; oso arruntak ziren gurutze-formakoak.

Saietera
saietera eta zirritua
Honen partegotorleku

Saieteraren atzean zeuden barneko hormak angelu zeiharrean ebakitzen ziren maiz, arkulariak ikuseremu eta tiro-eremu zabalak izan zitzan. Irekidura bertikal meharrak aukera ematen zion arkulariari jaurtiketaren angelua eta norabidea aldatzeko, baina erasotzaileei zaila egiten zitzaien arkulariari kalte egitea, oso helburu txikia baitzen.

Iruditegia

aldatu


Erreferentziak

aldatu
  1. Iruñeko harresiak: glosarioa. pamplona.es (kontsulta data: 2023-6-18).

Kanpo estekak

aldatu