Iratze
Iratzea edo garoa (Pteridophyta) landare dibisio bat da. Ikusten den landarea esporofito diploidea da, fronde bat edo gehiago dituena eta, gehienetan azpialdean, ugalketa asexualaz arduratzen diren esporangioak daramatzana. Fase haploidea protaloa da, ugalketa sexual bidez esporofitoa ematen duena.[1] Bereziki toki heze eta epel edo beroetan hazten dira.
Iratze | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Azpibanaketa | |
|
Hona hemen izen arrunt hori duten taxoiak:
- haritz-iratze: Polypodium generoko iratzeen izen arrunta.
- iratze ar: Dryopteris filix-mas.
- iratze arrunt: abereei azpiak egiteko erabiltzen dena (Pteridium aquilinum).
- iratze eme edo sorgin-iratze: Athyrium filix-femina.
- orrazi-iratze: Blechnum spicant.
- San Joan iratze: Osmunda regalis.
KlaseakAldatu
Hona hemen iratzeen klaseak:[2]
Euskal HerrianAldatu
Euskal Herrian dagoen espezie ezagunena eta hedatuena, eta giza-erabilpenaren aldetik inportanteena, iratze arrunt (Pteridium aquilinum) delakoa da.
Euskaraz forma asko daude landarea izendatzeko: ire, ira, iratze, iraztor, iñaztor, garo...[1] Iraila hitza ere "ira biltzeko hiletik" dator. Hain zuzen ere, sasoi horretan egiten da iratzearen bilketa ganaduaren azpiak prestatzeko, eta ondoren hortik simaurra egiteko[3].
Eurasiako edo Ipar Hemisferioko iratze zabalduenak aurkitzen ahal dira Euskal Herrian, baina ez horiek bakarrik. Iratze paleotropikalen espezie batzuk ere badaude, hala nola Vandenboschia speciosa[4]. Iratze paleotropikalak gorde diren ingurune bat Jaizkibel izan da (Gipuzkoa). Euskal Herrian klima tropikala zeneko landareek iraun egin dute hemen, duela milioika urte zeudenak bezalakoak eta, hori, Jaizkibelen ezaugarri bereziengatik izan da[5].
ErreferentziakAldatu
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Iratze. .
- ↑ Smith, A.R., Pryer, K.M.; Schuettpelz, E.; Korall, P.; Schneider, H.; Wolf, P.G.. (2006). «A classification for extant ferns» Taxon 55 (3): 705–731. doi: ..
- ↑ «Iratzea, ganaduaren azpiak egiteko - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2019-06-05.
- ↑ «Gure erreketako altxor ezkutua» Argia Noiz kontsultatua: 2019-06-05.
- ↑ (Ingelesez) «Teknopolis: Iratze paleotropikalak Jaizkibelen» teknopolis.elhuyar.org Noiz kontsultatua: 2019-06-05.