Los Xey, euskal folk musika talde bat izan zen. Jatorrizko izena ''Agrupación Músico-Vocal Los Xey zuen. 1940ko hamarkada eta 1950eko hamarkadan jardun zuen. Taldeak bere emanaldietan umore eta txantxazaletasun puntua ere bazuen.

1939-1940 artean Donostian euskal abeslari eta musikariez osatutako talde hau abian jartzeko lehen urratsak eman ziren, hasiera batez Doble Trío Vocal deituz, eta honako sei taldekideek osatzen zuten, hortik taldearen izena: Txomin Arrasate, Clemente Unzurrunzaga, Jesus Larrarte, Jose Eduardo Arrieta, Andres García eta Gaspar Gurrutxaga. Urteen pasaerarekin, kideen joan-etorriak jazo ziren, tartean Xabin Olaskoaga, Xipri Larrañaga, Txiki Lahuerta, Victor Gracia eta Pepito Iantzi. Disko ugari grabatu eta 13 filmetan antzeztu zuten, 8 Mexikon eta 5 Espainian.

Kubatar kazetari batek beraietaz honakoa esan zuen: “Bart Xey taldeak jo zuen… 5 kidek osatzen dute, 4ek abestu… baina 20ek bezala kobratzen dute”. Pepito Iantzi berak diru asko irabazi zutela onartu zuen, baina “ ez zuten gastatzeko adina denbora”. Hortik diru-laguntza eta musikalan benefikoetan parte hartzea, Donostiako San Juan de Dios klinikako lehen Burdinezko Birikaren kasuan bezala.

Kanpo estekakAldatu