José María Calleja

José María Fernández Calleja (Ponferrada, 1955eko maiatzaren 16a - Madril, 2020ko apirilaren 21a) espainiar kazetari, irakasle eta idazlea izan zen.

José María Calleja
Presentación del libro ‘Cómo informar sobre violencia machista’.jpg
Bizitza
Jaiotza León1955eko maiatzaren 16a (65 urte)
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2020ko apirilaren 21a (64 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
Heziketa Valladolideko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta telebista aurkezlea
Jasotako sariak
IMDb nm2966971

BiografiaAldatu

Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Valladolideko Unibertsitatean ikasi ondoren, EFEn hasi zen lanean. Gero, zazpi urtez, Euskal Telebistan lan egin zuen.[1] 1987tik 1995era bitartean, ETBn lan egin zuen, eta, besteak beste, «Teleberri» gidatu zuen. ETAren mehatxuak jaso ondoren, Euskal Herritik ihes egin zuen eta harrezkero Madrilen lan egin zuen. 1999tik 2010eko abendura, CNN+-eko erredaktoreburua izan zen, eta El Debate programa aurkeztu zuen 1999tik. Irratiko eta telebistako hainbat egunkari eta programatan kolaboratzaile izateaz gain, Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko Kazetaritzako irakasle gisa ere aritu zen. Euskal Herrian El Diario Vascoren kolaboratzailea zen. 2020ko apirilaren 21ean hil zen COVID-19 gaixotasunagatik, Madrilgo ospitale batean martxoaren 29an sartu ondoren.

IdeologiaAldatu

Ermuko Foroaren kidea izan zen, eta ETAren indarkeriari buruzko liburuak idatzi zituen. ETB2ko Teleberri albistegiaren aurkezle gisa ezaguna egin zen, ETAren, ezker abertzalearen eta herri mugimenduen kontrako jarrera sutsuengatik. Euskaldunon Egunkaria ixteko operazioaren harira Martxelo Otamendik salatu zuenean torturatu egin zutela, kazetaren zuzendaria "etakidea" zela eta "etakideen eskuliburuari" jarraitu ziola esan zuen Onda Ceroko solasaldi batean, 2003ko martxoaren 11n.[2]

LanakAldatu

SaiakerakAldatu

  • 1997: Contra la barbarie. Un alegato en favor de las víctimas de ETA. Temas de Hoy argitaletxea.
  • 1999: La diáspora vasca. Historia de los vascos condenados a irse de Euskadi por culpa del terrorismo de ETA. El País-Aguilar argitaletxea.
  • 2001: Arriba Euskadi. La Vida Diaria en el País Vasco. Espasa Calpe. Saiakerazko Espasa saria.
  • 2003: Héroes a su pesar. Crónicas de los que luchan por la libertad. Espasa argitaletxea.
  • 2006: Algo habrá hecho. Odio, muerte y miedo en Euskadi. Espasa argitaletxea.
  • 2006: La derrota de ETA. De la primera a última víctima, Ignacio Sánchez-Cuencarekin batera. Adhara argitalpenak.
  • 2006: Qué hacemos con los inmigrantes. Espasa argitaletxea.
  • 2007: Castro, Mentira Barbuda. La transición de Cuba a la Democracia. Espasa-Calpe.
  • 2008: Cuatro años de crispación. Cuando la derecha se echó a la calle. Espejo de Tinta argitaletxea.
  • 2008: Para la libertad. Turpial argitaletxea.
  • 2009: El Valle de los Caidos. Espasa argitaletxea.
  • 2013: La violencia como noticia. Catarata argitaletxea.
  • 2014: Informar sobre la violencia contra las mujeres. Guía de buenas prácticas para los medios de comunicación. Zaragozako Unibertsitatea.
  • 2020: Lo bueno de España. Planeta argitaletxea.

Kolaborazioan idatzitakoakAldatu

  • 2003: ¡Basta ya!. Contra el nacionalismo obligatorio. Santillana argitaletxea.
  • 2003: Terrorismo, víctimas y medios de comunicación. Fundación Víctimas del Terrorismo.
  • 2004: Estrategias de la desinformación. Conselleria de Cultura, Educació i Esport. Generalitat Valenciana.
  • 2004: Gritos de libertad La Esfera de los libros argitaletxea .
  • 2011: Estudios sobre la violencia. Tirant lo Blanc argitaletxea.

SariakAldatu

  • 2001: Espasa saiakera-saria.
  • 2003: Konstituzioaren Meritoaren Domina.
  • 2008: Cádizko Prentsa Elkartearen Agustín Merello Saria.
  • 2005: Miguel Angel Blanco Elkarbizitzaren VIII. saria.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu