Paolo dal Pozzo Toscanelli
astronomo italiarra
Paolo del Pozzo Toscanelli (Florentzia, 1397ko apirilaren 21a - 1482ko maiatzaren 10a) italiar geografoa eta sendagilea zen. Matematika eta astronomian ere jakituna zen. Ekialde Urrunarekin komunikatzeko baldintzak aztertu zituen, eta Marco Poloren neurketetan oinarrituta, Portugaletik abiatuta Asiaraino heltzeko ideia gorpuztu zuen: Ozeano Atlantikoan zehar, zuzen, Kanariar uharteen eta Cipango (egungo Japonia) uharteen artean 3.000 itsas milia zeudela kalkulatu zuen. Proiektu hau Fernão Martins portugaldar sendagileari jakinarazi zion 1474. urtean, eta antza, Kolonek izan zuen horren berri.
Paolo dal Pozzo Toscanelli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1397ko apirilaren 21a |
Herrialdea | Florentziako Errepublika |
Heriotza | Florentzia, 1482ko maiatzaren 10a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Paduako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Prosdocimus de Beldemandis (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, matematikaria, liburuzaina, arkitektoa, medikua, kartografoa eta geografoa |
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paolo dal Pozzo Toscanelli |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.