Kepa Altonaga

Unibertsitateko irakaslea, biologoa, zoologoa, eta idazlea

Kepa Altonaga Sustatxa (Loiu, Bizkaia, 1958ko apirilaren 21a) biologoa eta idazlea da. Biologo moduan bare genero berri bat katalogatu zuen. Idazle moduan 7 saiakera idatzi ditu, gehienetan Euskal Herrian aritutako pertsona zientifiko ez-oso-ezezagunen ekarpena plazaratzeko (Joan Piarres Duvoisin, Joanes Leizarraga, Charles Darwin, Jean Etxepare Medikua, Armand David edo Folin markesa). Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan zen 1991tik 1996ra, eta euskaltzain urgazlea da 2003az geroztik.

Kepa Altonaga


Udako Euskal Unibertsitateako errektore

1991 - 1996
Bizitza
JaiotzaLoiu1958ko apirilaren 21a (66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, biologoa, zoologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Euskaltzaindia

Inguma: kepa-altonaga-sustatxa-00 Literaturaren Zubitegia: 632

Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Fakultatean Biologiako ikasketak egin zituen eta 1989an fakultate berean aurkeztu zuen bere doktorego-tesia.[1]

Unibertsitateko irakaslea aldatu

1981. urtetik EHUko irakaslea da. UEUko zuzendaria izan zen 1991-1996 urteen artean, aurretik UEUko Natur Zientziak Saileko sailburua izanik. Garai bertsuan EHUko Zientzia Fakultateko dekanorde gisa aritu zen (1991-1994).

Ikertzailea aldatu

Katalogatu gabe zegoen bare mota bat aurkitu zuen Altonagak Kantabriako Alisasko Mendatean eta Asturiasko Covadongako santutegian. Bizkarrean konkor bat du bare berezi horrek. Bare-genero berri moduan deskribatu zuen geroago A. Wiktor aditu poloniarrak eta Papilloderma altonagai izena eman zion, aurkitzailearen omenez.[2][3][4]

UEUkide aitzindaria aldatu

 
UEUko Natur Zientzietako sailaren sorrera aurkezten. Jesus Mari Txurruka 2018an.[5]

Aitzindaria izan zen biologia euskaraz lantzen Udako Euskal Unibertsitatea. Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak saileko sortzaile eta dinamizatzaile nagusietako bat izan zen besteak beste hauekin: Jesus Mari Txurruka, Martxel Aizpurua, Jose Ramon Aihartza, Arturo Elosegi, Maider Etxaide, Juan Ignacio Perez Iglesias, Ana Isabel Puente, Jaione Ezkurdia edo Koldo Núñez-Betelu. 1978an ikastaroak eman zituen etologiaz eta fisiologiaz.[6][7]

UEUko zuzendaria (1991-1996) aldatu

 
UEUren udako ikastaroen balorazioa 1995ean.(  elkarrizketa osoa Wikitekan)

Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan zen 1991 eta 1996 urteen artean.[8][9] Garai haietan Iruñeko Larraona ikastetxean urtero 40-50 ikastaro eskaintzen zituen Altonagak zuzendutako UEUk. Esate baterako, 1995ean 45 ikastaro eskaini zituen 26 sailetan antolatuta; orotara 750 klase ordu izan ziren, eskola-orduetan, praktiketan, mintegietan eta irteeretan banatuak; guztira 650 partaidetik gora bilduta. Garai hartan unibertsitate mailan euskaraz aritzen zen ikasle-irakasle kopurua 4.000 lagun izango ziren, eta horien artean 650etik gora UEUn biltzea ikastaro haien arrakastaren froga nabarmena zen.[10]

Idazlea aldatu

 
Armand Daviden liburuaz Euskaldunon Egunkarian 2001ean.[9] (  elkarrizketa osoa Wikitekan)

Unibertsitate mailako testuliburu eta ikerketa artikuluak argitaratzeaz gain, goi mailako dibulgazioaren esparruan hainbat saiakera prestatu ditu. Horregatik CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen 2016 urtean euskarazko zientzia eta teknologiaren kulturan egindako lanarengatik.[11][12] eta 2018an Euskadi Literatura Saria.

Euskaltzain urgazlea (2003) aldatu

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2003ko urtarrilaren 31n. Euskaltzain urgazle izendatua 2003ko urtarrilaren 31n. Azkue Biblioteka eta Artxiboa kudeatzen duen batzordeko kidea da 1999-tik eta Zientzia eta Teknika Hiztegia biltzeko egitasmoan 2007tik.[13]

Idazlanak aldatu

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 140 lan baino gehiago azaltzen dira,[14] besteak beste 23 liburu eta 44 artikulu. Bere ekarpenak hiru eremu hauen arabera sailka daitezke: saiakera, zoologia eta terminologia.

Saiakera aldatu

Zoologian edo euskal literaturan ekarpen nabariak egin dituzten pertsonei buruz dira eremu honetan idatzi dituen liburuak:

Zoologia aldatu

Udako Euskal Unibertsitatean eta taldean idatzitako bederatzi liburutan animaliei buruzko xehetasun zientifikoak deskribatu zituen. Liburu horietako batzuk maila orokorrean kokatzen dira: Zoologia orokorra (2005), Naturaren kontserbazioa: nora goaz? (1993), Biologia Orokorra (1979) eta Jokabide animala: defentsabideak (1979). Eta beste liburu multzo batean bere espezialitatekoak ziren animalia mota espezifiko batzuk deskribatu zituen: Lofoforatuak (1983), Moluskuak (1983), Anelidoak eta talde anelidianoak (1982), "Bare-barraskilo" proiektua (1980) eta Artropodoak (1980)

Terminologia aldatu

Euskara unibertsitate mailako hizkuntza bihurtzeko prozesuan Altonaga natur zientzietako aitzindari arrakastatsuetako bat izan zen. Lan horretan egindako ekarpenak geroago UZEIk sortu zituen hiztegi terminologikoetan islatu zirenean Altonagak parte hartu zuen Ekologia hiztegian (1987) eta Zoologia hiztegian (1987). Geroago ekarpen bat egin zuen 1991n Euskaltzaindiak argitaratu zuen Hitz-elkarketa/3 liburuan ere.

Sariak aldatu

  • 2018: Euskadi Literatura Saria lortu zuen Euskarazko saiakera atalean Patagoniara Hazparnen barren liburuarengatik. Epaimahairen arabera “Istorio harrigarria bezain zoragarriak Idazketa samurra, arina, estilo freskoa eta dinamikoa du, baina, aldi berean, mamitsua da oso”.[27] Zientziaren inguruko gaietan erabiltzen duen hizkuntza «arina» goraipatu zuen epaimahaiak. Berak dioenez egun euskaraz dugun prosa erabilgaitza da, eta hortik gauza arinak eta ederrak sortzea ez da erraza. Idazteko lana oso luzea egiten zaio horregatik: orrialde batekin astebete egin dezake atzera eta aurrera.[28]
  •  
    CAF Elhuyar saria (2016)
    2016: CAF-Elhuyar Merezimendu Saria, euskarazko zientzia eta teknologiaren kulturan egindako lanarengatik.[11]
  • 2009: Juan Zelaia Saiakera Saria, Darwin Geurean lanarekin. Darwinismoak Euskal Herrian izan zuen eragina aztertu zuen bertan. Pamiela argitaletxeak 2010ean.[29]
  • 2000: CAF- Elhuyar Liburuaren ataleko saria jaso zuen "Pandaren aita, aita David" deituriko lanagatik.[30]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz)Estudio taxonómico y biogeográfico de las familias endodontidae, euconulirae, zonitidae y vitrinidae (gastropoda: pulmonata: stylommatophora) en la peninsula ibérica con especial referencia al pais vasco y zonas adyacentes. Teseo, tesis doctorales. 1989
  2. Lartzanguren, Edu. «Euskarak zientziari emanak» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-04-14).
  3. Wiktor A., Martin R. & Castillejo J. (1990). "A new slug family Papillodermidae with description of a new genus and species from Spain (Gastropoda, Pulmonata terrestria nuda)". Malakologische Abhandlungen Museum für Tierkunde Dresden 15(1): 1-18.
  4. (Ingelesez) Papillodermatoidea是什么意思 《欧路词典》英汉-汉英词典_Papillodermatoidea的中文解释和发音_Papillodermatoidea的翻译_Papillodermatoidea怎么读. (Noiz kontsultatua: 2017-04-14).
  5. Txurruka, Jesus Mari. (2018). #txiotesia4. Sari banaketa ekitaldia. UEU (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).
  6. «Kepa Altonaga Sustatxa, 1978ko ekarpenak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
  7. Aizpuru Murua, Mikel. (). Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan: Hasierako urteak 1973-1984. UEU (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
  8. Kepa Altonaga #NikUEU. (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
  9. a b (Ingelesez) Berria.eus. «Kepa Altonaga aipatzen duten 101 albiste. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Berria- Euskaldunon Egunkaria) (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  10. Arrizurieta, Irene. (1995-07-29). «Altonaga:«UEU sendotu egin da». Udako Euskal Unibertsitateak bere gain daukan zor ekonomikoa gainditu beharko du.» Berria (Berria. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
  11. a b Euskal Telebista, EiTB. (2016-05-11). «Kepa Altonaga, Elhuyarren Merezimendu Saria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-18).
  12. Diversius. «CAF-Elhuyar sariak» cafelhuyarsariak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-18).[Betiko hautsitako esteka]
  13. Euskaltzain urgazleak: Altonaga Sustatxa, Kepa. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2018-10-18).
  14. Kepa Altonagaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>120 produktu)
  15. Altonaga, Kepa. (L.G. 2021). Iridioaren mintzoa : meteoritoa eta dinosauroen akabantza / Kepa Altonaga.. Pamiela Argitaletxea ISBN 978-84-9172-223-6. PMC 1260195314. (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
  16. ARTEFAKTUA: Kepa Altonaga. (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
  17. Kepa Altonga - Iridioaren mintzoa. (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
  18. Altonaga, Kepa, 1958-. (2018). Duvoisin kapitainaren malura : Bonaparte printzearen itzalean. Pamiela Argitaletxea ISBN 9788491720713. PMC 1080310839. (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  19. Garate, Miren. (2018-10-23). «'Baina' bana Duvoisini eta Bonaparteri» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  20. Pamiela etxea. (2018). Kepa Altonaga - Duvoisin kapitainaren malura. Pamiela etxea. Youtube (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  21. Idazleen Biltzarra 2019 - Kepa Altonaga. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  22. «Saio eta testigantza: Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa» pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  23. Lopez, Rakel. (PDF) Etxepare, Aldudeko medikuadibulgazio-liburua kalean dago jada.. (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
  24. Altonaga, Kepa. Etxepare Aldudeko medikua. Euskaltzaindia eta UPV/EHU.
  25. Iraola, Arantxa. (2001-10-06). «Armand David bere garaian gizon aitzindaria Izan zen» Berria (Berria. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
  26. Altonaga, Kepa. (PDF) Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak. (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
  27. EiTB. (2018). «Euskadi sariak, Eider Rodriguez, Kepa Altonaga eta Irene Aldasororentzat» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-18).
  28. Larrabe Arnaiz, Ainhoa. «Kepa Altonaga: «Dugun prosa erabilgaitza da, eta hortik gauza arinak sortzea ez da erraza»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  29. «Kepa Altonagak jaso du Zelaia Saria» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  30. «Joan den ostiralean (14) banatu zituzten CAF- Elhuyar (...)» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kepa Altonaga