Joan Sala i Ferrer, Serrallonga bezala ezaguna (Viladrau, Gironako probintzia, Katalunia, 1594ko apirilaren 21a - Bartzelona, 1634ko urtarrilaren 8a) bidelapur ezaguna izan zen. Bere izena kondairetan jaso egin zen ospe handiko heroia izanik. Les Guilleries mendilerroan aritu zen batez ere. Literaturan askotan aipatua izan da.[1]

Joan Sala i Ferrer

Bizitza
JaiotzaViladrau1594ko apirilaren 23a
HerrialdeaAragoiko koroa
HeriotzaBartzelona1634ko urtarrilaren 8a (39 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakbandit (en) Itzuli
Serrallonga grabatu erromantiko batean.
Sala Masia, Serrallongaren jaiotetxea.

Biografía

aldatu

Joan Sala nyerroren eta Joana Ferreren semea, Viladrauko Sala Masian jaio zen. Lau urtekin, 1598ko urtarrilaren 18an, ama hil egin zen eta aita berriro ere ezkondu zen. Sant Hilari Sacalmen Can Tarrésen lan egin zuen. Han Margarida Tallades i Serrallonga ezagutu zuen; ezkondu ziren eta bost seme-alaba izan zituzten. 1627an, errege gurdi asko lapurtu ondoren, Filipe IV.a Espainiakoaren soldaduak haren atzetik ari zirela eta, Rossellóra ihes egin zuen (oraindik ez zen Frantzia). Ekintza horiek haren ospea zabaldu zuten. Kataluniako erregeorde zen Cardonako Dukeak Santa Coloma de Farnersen harrapatu zuen. Savassonako gaztelura eraman zuten eta hilabetetan hantxe torturatu zuten. Azkenik, 1634ko urtarrilaren 8an Bartzelonan urkatu zuten.[1]

Lapurketak

aldatu
  • Seguer Masia, Jafren (Baix Empordà). Serrallonga masia ezustean eraso egin zuen, 1623ko otsailaren 15ean. Ekintza horretan Borrullet anaien laguntza izan zuen, Jafreko auzoak; geroago Vergesen urkatu zituzten.
  • Boada de Salitja Masia.
  • Rebronet de les Planes Masia. Ekintza hau gaizki atera zitzaien.
  • Postaren lapurketa: Estatuaren dirua zeraman. 1628ko otsailean.

Serrallongaren taldea

aldatu

Hauek ziren bere taldearen kideak:

  • Tallaferro
  • Toca-son
  • Petit Comí
  • Xafarroques
  • El Fadrí de Sau
  • L'Hereu Puig de la Vall
  • Negre
  • Vermell

Kondaira

aldatu

Herriaren irudimenak Serrallongaren irudia aldatu zuen erabat. Horrela, haren bizitzaren ezaugarriak ez ziren alde positiboekin jantzi zuten: aberatseei lapurtzen zieten pobreei emateko eta haren neska-laguna nyerroen eskuetatik salbatu zuen.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b .

Kanpo loturak

aldatu