Claude Lefort

filosofo frantziarra

Claude Lefort (Paris, 1924ko apirilaren 21a - Paris, 2010eko urriaren 3a) frantziar filosofoa izan zen.

Claude Lefort
Bizitza
JaiotzaParisko 8. barrutia eta Paris1924ko apirilaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 7. barrutia2010eko urriaren 3a (86 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaLycée Carnot (en) Itzuli
Henrike IV.a lizeoa
Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne 1972) doctorate in France (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoctorate in France (en) Itzuli
Tesi zuzendariaRaymond Aron
Doktorego ikaslea(k)Pierre Rosanvallon
Sonia Dayan-Herzbrun (en) Itzuli
Jacob Rogozinski (en) Itzuli
Frédéric Pousin (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Maurice Merleau-Ponty
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, professeur des universités (en) Itzuli, politologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
University of Caen Normandy (en) Itzuli
São Pauloko Unibertsitatea
Jasotako sariak
de.wikipedia.org…

Bizitza eta lanak

aldatu

Maurice Merleau-Pontyren oinordeko izan zen, eta haren hil ondoko lanak argitaratu zituen. Bestalde, hari buruzko hainbat ikerketa egin zituen: Sur une colonne absente (1978, Ez dagoen zutabe batean). 1949an Socialisme ou Barbarie aldizkaria sortu zuen. Aldizkari horretan agertu ziren totalitarismoaren eta burokraziaren kontrako lehenengo kritikak. Hasierako oinarri marxistatik urrundu eta totalitarismoaren eta demokraziaren analisi bateratua egin zuen.

Lefortek gaur egungo historiaren gertaera handienetakotzat hartu zuen totalitarismoa. Solzhenitsinek burokraziaren gezurren kontra egindako ekintzetatik abiatuta, Lefortek desegin zituen gainetik Estatua eta gizarte zibila jartzen dituen, izu sistematikoa erabiltzen duen eta etengabe etsaiak sortzen dituen totalitarismoaren homogeneizazioaren mamuak. Ideia horiek Un homme en trop. Réflexions sur «L'Archipel du Goulag» (1976, Gizon bat nahikoa. Goulageko uharteei buruzko gogoetak) lanean bildu zituen. Logika totalitarioari aurre egiten diotenek, altxamenduen edo disidentziaren bidez, demokraziaren printzipioen izenean egiten dute, haren iritziz.

Bestalde, demokraziaren printzipio horiek halako eran antolatzen dute boterearen errealitatea, non ez baita inoren ardura: L'Invention démocratique (1981, Asmakizun demokratikoa); Essais sur le politique (1986, Politikari buruzko saiakerak). Demokraziari buruzko gogoeta horiek Makiaveloren eta Étienne de La Boétieren kutsua dute, Claude Leforten Le Travail de l'oeuvre. Machiavel (1972, Obraren lana. Machiavelli) eta Le Nom d'Un (1976, Baten izena) lanek erakusten dutenez.

Erreferentziak

aldatu