Jean Racine, jaiotza-izenaz Jean-Baptiste Racine (La Ferté-Milon, Frantzia, 1639ko abenduaren 22a - Paris, Frantzia, 1699ko apirilaren 21a) Frantziako poeta eta dramagilea izan zen.

Jean Racine

3. seat 13 of the Académie française (en) Itzuli

1672ko abenduaren 5a - 1699ko apirilaren 22a
François de La Mothe Le Vayer (en) Itzuli - Jean-Baptiste-Henri de Valincour (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLa Ferté-Milon1639ko abendua
Herrialdea Frantziako Erresuma
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1699ko apirilaren 21a (59 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Étienne-du-Mont
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
AitaJean Racine
AmaJeanne Sconin
Ezkontidea(k)Catherine de Romanet
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLycée Saint-Louis
Q108740666 Itzuli
Hizkuntzaklatina
frantsesa
Irakaslea(k)Antoine Le Maistre
Pierre Nicole
Claude Lancelot
Jean Hamon
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, poeta, itzultzailea, libretista, historialaria eta idazlea
Lan nabarmenak
KidetzaFrantses Akademia
Académie des Inscriptions et Belles-Lettres
MugimenduaKlasizismoa
Genero artistikoaTragedia

IMDB: nm0705174 IBDB: 8225
Musicbrainz: 591d7cdd-736b-45fd-9957-74570aeccde5 Discogs: 794107 IMSLP: Category:Racine,_Jean Allmusic: mn0001448872 Find a Grave: 3240 Edit the value on Wikidata

Frantziako tragedia-egile klasiko nagusia izan zen.

Biografia aldatu

Umezurtz geratu zen hiru urte zituela, eta Port-Royalgo fraideen komentuan hezi zuten, han zuen izeba baten begiradaren pean. Jansenistek Beauvaisen zuten ikastegira bidali zuten, ondoren, eta Port-Royalen osatu zituen ikasketa klasikoak 1655-1658 urteetan, grekoa arreta bereziz ikasirik. 1658an Parisa joan zen, eta filosofia- eta lege-ikasketak egin zituen urte batez. Arian-arian, albo batera utzi zituen jansenismoaren araberako molde estuak.

Languedoceko Uzès hirira bidali zuten ondoren, apaiz-ikasketak buka zitzan, baina, 1663an, Parisa joan eta lehen antzerki-obra aurkeztu zuen Molièreren antzerki-taldearen eskutik: La Thébaïde (1664). 1665ean, Alexandre izeneko obra eman zuen, Molièreren eskutik hura ere. Bigarren obra horrek arrakasta handia izan zuen, baina Racineren eta Molièreren arteko haserrea ekarri zuen, lehen emanaldiaren ondoren Racinek beste talde bati eman baitzion obra.

1667tik geroztikakoak izan ziren Racineren urte oparoenak: Andromaque (1667) (Mademoiselle Du Parc aktorearentzat idatzi zuena), Euripidesen tragedian oinarrituriko obrarekin Pierre Corneilleren maila berera iritsi zen; hurrengo urtean, Les Plaideurs (1668, Auzilariak) eman zuen, bere komedia bakarra, eta, 1670. urtean, antzinako Erroman giroturiko bi tragedia aurkeztu zituen, Britannicus eta Bérénice, Racine goren mailaraino jaso zuten obrak. Bertso argi eta indartsuz eta antzerki-baliabide egokiez baliaturik, unibertso tragiko indartsua eratu zuen Racinek bere obretan; bere tesiaren arabera, gizakiak ezin du bere grinen halabeharra saihestu, eta bizitzaren bilakaerak baino, izadiak berak zehazten du norberaren patua. Racine ospetsua zen urte haietan, berea egin zuen halaber Parisko gortea, eta zorrotz agertu zen beti etsaien aurka, Port-Royalen izan zituen maisuak barne.

Molde bereko obrak eskaini zituen hurrengo urteetan, baina argumentuz konplexuagoak: Bajazet (1672), Mithidrate (1673) eta Iphigénie (1675), Euripidesen obran oinarrituta hori ere. 1677an aurkeztu zuen azken tragedia profanoa, Phèdre, Euripidesen obran oinarrituta eta agian poesia-maila handiena zuena, baina harrera onik izan ez zuena. Horren ondorioz, Racine goitik behera aldatu zen, molde jansenistetara itzultzeko. Port-Royalekoekin adiskidetu ondoren Abrégé de l´histoire de Port-Royal (1767an argitaratua, Port-Royaleko historia laburra) eta Cantiques spirituels (1694, Kantu espiritualak) obrak idatzi zituen antzerkitik kanpora.

Hogei urte igaro zituen bizimodu burgesari atxikia, seme-alaben heziketaz arduratua eta kristau eginbideei hertsiki lotua. Beste bi antzerki-obra idatzi zituen, hala ere, isilune luze haren ondoren, Maintenongo andereak, Luis XIV.aren emazte morganatikoak, eskaturik: Esther (1689) eta Athalie (1691, Atalia), Bibliako pertsonaietan oinarrituak biak. Bigarrenaren antzezpena debekatu egin zioten, eta, orduan, antzerki-mundua betiko utzi zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Racine  

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu