Luisa-Marie Neubauer (Hanburgo, 1996ko apirilaren 21a) [1] Alemaniako klima aldaketaren aurkako ekintzailea da. Alemaniako klima mugimenduaren eskola grebaren antolatzaile nagusietako bat da. [2] Bere hitzaldian, Parisko Hitzarmenean xedatutakoa betetzen duen eta ekoizpenaren gutxitzea onartzen duen klima politika defendatzen du. Neubauer 90 Aliantza/Berdeak alderdi politikoko eta Gazteria Berdea erakundeko kidea da. [3]

Luisa Neubauer
Bizitza
JaiotzaHanburgo1996ko apirilaren 21a (28 urte)
Herrialdea Alemania
BizilekuaIserbrook (en) Itzuli
Familia
AmaFrauke Neubauer
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
HeziketaKingham Hill School (en) Itzuli
Marion-Dönhoff-Gymnasium (en) Itzuli 2014)
Londresko University College
Göttingengo Unibertsitatea
(2015 - 2020) Zientziatan graduatua : geografia
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakclimate activist (en) Itzuli, blogaria, ekintzaile ekologista, saiakeragilea, geografoa eta podcaster (en) Itzuli
KidetzaGreen Youth (en) Itzuli
Foundation for the Rights of Future Generations (en) Itzuli
350.org (en) Itzuli
MugimenduaEkologismoa
Fridays for Futurea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa 90 Aliantza/Berdeak

IMDB: nm10573317 Twitter: Luisamneubauer Mastodon: luisaneubauer@forfuture.social Instagram: luisaneubauer TED: luisa_neubauer Musicbrainz: b11d3331-002d-4be7-be7c-fbe34937d877 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Neubauer Hamburgon (Alemania) jaio zen eta Hamburg-Iserbrook auzoan hazi zen, Batxilergoa Hamburg-Blankenese-ko Marion-Dönhoff-Gymnasium-ean burutuz. 2015az geroztik Geografia ikasi zuen Göttingengo Unibertsitatean. [4]

Ekintzaile gisa hastapenak aldatu

Neubauer ONE gobernuz kanpoko erakundeko gazteen enbaxadorea da 2015etik.[5] Gainera, beste ekimen batzuetako kidea izan da, hala nola, Etorkizuneko Belaunaldien Eskubideetarako Fundazioa, 350.org, Right Livelihood Fundazioa, Fossil Free kanpaina eta The Hunger Project. [1]

Gazteak Klimaren alde aldatu

2019an hasita, Neubauer Fridays for Future mugimenduko aktibista nagusietako bat bihurtu zen. Komunikabide askok "mugimenduaren ordezkari alemaniarra" dela diote. Neubauerrek ukatu egin du Greta Thunberg bezalako ekintzaileekin egindako konparazioak, eta esan du: "masa mugimendu bat eraikitzen ari gara eta oso urrun goaz gure mobilizazio eta arreta erakartzeko metodoekin. Gretak egiten duena izugarri inspiratzailea da." [6]

Neubauerrek ez ditu grebak politikan zuzenean eragiteko bitarteko gisa ikusten. Garrantzitsuena greben atzean dagoen lana da: "Egiten ari garena oso jasangarria da. Egiturak sortzen eta gertaerak hezkuntza esperientzia bihurtzen ari gara. Klima babesteko printzipioei buruzko eztabaidak zuzentzen ari gara". [6]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu