Haworth Ingalaterrako Mendebaldeko Yorkshire konderriko herri bat da. Ohi Brontë ahizpekin lotua (Emily, Charlotte eta Anne), Haworth gune turistiko bat ere bada.

Haworth
Haworth
herrixka
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaYorkshire eta Humber
Metropolitan countyMendebaldeko Yorkshire
District with city statusBradford
Parrokia zibilHaworth, Cross Roads and Stanbury
Izen ofizialaHaworth
Jatorrizko izenaHaworth
Posta kodeaBD22
Geografia
Koordenatuak53°49′53″N 1°57′19″W / 53.831502°N 1.955146°W / 53.831502; -1.955146
Map
Demografia
Biztanleria6.379 (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01535
haworth-village.org.uk

Worth Valleyn, Peninoetako paramo hutsetan, Haworth nazioartean Brontë ahizpekin duen harremanagatik da ezaguna, Thorntonekoak ziren arren, Bradfordekoak, euren eleberri ezagunetako gehienak Haworthen bizi izan zirenean idatzi zituztenak, non euren aita herriko parrokiako abadea zen. Haworth japoniar turisten helburu kultural bat da (Tontor Ekaiztsuak kultuzko eleberritzat hartzen da Japonian).

Interesguneak aldatu

Bereizgarriak dira bidezidor publikoak herriaren inguruan. Erromesaldi gune garrantzitsu bat Brontë Way da, Brontë Waterfalls, Brontë Bridge eta Brontë Stone Chair bezalako interesguneak igarotzen dituen bidezidor bat dena. Brontë Stone Chairren, esaten denez, hiru ahizpak eseri eta euren lehen istorioak idazteko txandakatzen ziren. Bidezidorrak, azkenik, Top Withensera daroa, Wuthering Heights fikziozko etxaldearekin gogor lotutako hondakin desolatu bat.

Hiri senidetuak aldatu


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Ingalaterrako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.