Petrus Apianus
Petrus Apianus (Leisnig, 1495ko apirilaren 16a – Ingolstadt, 1552ko apirilaren 21a), Peter Apian, Peter Bennewitz edo Peter Bienewitz ere deitua, alemaniar humanista izan zen, matematika, kartografia, astronomia eta kosmografiari buruzko lanengatik ezaguna. Bere liburuek eragin handia izan zuten bere garaian, eta edizio eta hizkuntza askotan argitaratu ziren 1609ra arte. Ilargi-krater batek eta asteroide batek bere izena daramate.
Petrus Apianus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Peter Bienewitz |
Jaiotza | Leisnig, 1495eko apirilaren 16a |
Herrialdea | Saxoniako hauteslerria |
Heriotza | Ingolstadt, 1552ko apirilaren 21a (57 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Q618574 |
Hezkuntza | |
Heziketa | Leipzigeko Unibertsitatea (1516 - 1519) Vienako Unibertsitatea (1519 - 1521) |
Hizkuntzak | latina alemana |
Irakaslea(k) | Georg Tannstetter (en) Johannes Sturm (en) Michael Beuther (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, astronomoa, kartografoa, unibertsitateko irakaslea, kosmografoa, argitaratzailea, geografoa eta inprimatzailea |
Lantokia(k) | Ingolstadt |
Enplegatzailea(k) | Ingolstadteko Unibertsitatea (1527 - 1555) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | German Renaissance (en) |
Saxonian jaio zen, zapatari aberats baten semea. Rochlitzeko latinezko eskolan eta Leipzigeko Unibertsitatean hezi zen eta bere alemanezko abizena latinera itzuli zuen (Biene eta apis hitzek erlea esan nahi dute).
1519an Vienara joan zen ikasketekin jarraitzera, eta 1521ean izurria Vienara iritsi zen. Apianus Regensburgera joan zen, eta gero Landshutera. Bertan Cosmographicus liber liburua idatzi zuen 1524an, astronomia eta nabigazioari buruz. 1537an Ingolstadteko Unibertsitateak matematikari eta inprimatzaile gisa kontratatu zuen. Bertan kalitate handiko lan geografiko eta kartografikoak egin zituen.
Karlos V.a enperadorearen babesa jaso zuen, inprentako monopolioa eta armarria eman zizkiona. Gorteko matematikari eta palatino konde ere izendatu zuen.
Lanak
aldatu- Cosmographicus liber, 1524
- Cosmographicus liber, 1553-1595
- Ein newe und wolgegründete underweisung aller Kauffmanns Rechnung in dreyen Büchern, mit schönen Regeln und fragstücken begriffen, Ingolstadt 1527.
- Cosmographiae introductio, cum quibusdam Geometriae ac Astronomiae principiis ad eam rem necessariis, Ingolstadt 1529
- Ein kurtzer bericht der Observation unnd urtels des jüngst erschinnen Cometen..., Ingolstadt 1532
- Quadrans Apiani astronomicus, Ingolstadt 1532
- Horoscopion Apiani..., Ingolstadt 1533
- Folium populi, 1553
- Instrument Buch..., Ingolstadt 153
- Instrumentum primi mobilis
- Astronomicum Caesareum
-
volvelle bat, Astronomicum Caesareum (1540)
-
Instrumentum primi mobilis, 1534
-
Apianusen armarria