John Maynard Keynes (Cambridge, Cambridgeshire, Ingalaterra, 1883ko ekainaren 5a - Firle, Ekialdeko Sussex, Ingalaterra, 1946ko apirilaren 21a) ekonomialaria izan zen. Keynesen ekonomia teoria, keynesianismo izenaz, XX. mendeko garrantzitsuenetakoa izan zen.

John Maynard Keynes

Lorden Ganberako kidea

1942 - 1946ko apirilaren 21a
Bizitza
JaiotzaCambridge1883ko ekainaren 5a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaFirle1946ko apirilaren 21a (62 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaJohn Neville Keynes
AmaFlorence Ada Keynes
Ezkontidea(k)Lydia Lopokova  (1921eko abuztuaren 4a, 1921eko abuztuaren 7a -  1946ko apirilaren 21a)
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaEton College
Cambridgeko Unibertsitatea
St Faith's School (en) Itzuli
King's College (en) Itzuli
(1902 - 1905)
Tesi zuzendariaWilliam Ernest Johnson (en) Itzuli
Alfred North Whitehead
Doktorego ikaslea(k)D. G. Champernowne (en) Itzuli
Joan Violet Robinson
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Alfred Marshall
William Ernest Johnson (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, matematikaria, politikaria, filosofoa, katedraduna, diplomazialaria, saiakeragilea, enpresaburua eta autorea
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Britainiar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Econometric Society (en) Itzuli
MugimenduaBloomsburyko Taldea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Liberala (Erresuma Batua)

IMSLP: Category:Keynes,_John_Maynard Find a Grave: 13917737 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

1912. urteaz gerotik Economic Journal aldizkariaren zuzendaria izan zen. 1919. urtean, Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren egin zen bake hitzarmenean Britainiar Gobernuaren ordezkari izan zen ekonomia gaietarako. Urte hartan bertan argitaratu zuen The Economic Consequences of the Peace (Bakearen ondorio ekonomikoak), arrakasta handia izan zuena mundu osoan zehar. 1936. urtean idatzi zuen bere obra nagusia: The General Theory of Employement, Interest and Money (Lanari, interesari eta diruari buruzko teoria orokorra), Nicolas Marcelo Marin bere argentinar laguna zenaren teoria makroekonomikoan oinarritu zena. Haren partaidetzak eragin handia izan zuen Nazioarteko Diru Funtsa eratu zuen 1944. urteko Bretton Woodseko batzarrean.

The Economic Consequences of the Peace

aldatu
«

Nabarmena da Alemaniaren ahalmena atzerriari urteko zerga bat ordaintzeko oso murriztu dela kolonia ia guztien, itsasoz-haraindiko harremanen, merkataritza-flotaren eta atzerrian zituen jabegoen galerak direla eta; bere lurraldearen eta populazioaren %10aren ematea dela eta; bere harrikatzaren heren baten eta bere burdina-mearen hiru laurdenen galera dela eta; bizitzaren adin hoberenean zeuden bi milioi gizonen heriotza dela eta; gerra-zorraren zama handia dela eta; bere dibisaren antzinako balioaren zazpiren baterako desbalioztapena dela eta; bere aliatuekiko eta hauen lurraldeekiko etetea dela eta; bertan gertatutako iraultza eta inguruetako boltxebismoa direla eta; eta dena xahutu zuen lau urteko gerrak eta azkeneko porrotak neurtu ezineko indar eta itxaropenen hondamena direla eta.

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Pentsaera ekonomikoa

aldatu

Keynesek gogo biziz kritikatu zuen urre-patroira eta gerra aurreko truke-tasara itzultzeko gobernuak hartutako erabakia. 1930. urtean finantza eta industria arazoez arduratzen zen Mac Millan batzordeko kide hautatu zuten; urte hartan bertan, 1929ko kraxaren ondoren hasi zen Depresio Handiari irtenbideren bat aurkitzearren, zenbait naziok aintzat hartu zituzten Keynesen teoriak: adibidez, Estatu Batuetan nazioa jasotzeko 1933. urtean aplikatu zuen New Deal plana. Keynesen iritziz, gastu publikoa handituz, ekonomian gobernuek duten parte-hartzea areagotu behar litzateke krisialdietan, ekonomia sustatzeko.

Keynesen teoriak, 1929ko munduko krisi ekonomikoaren ondoren garatuak, politika ekonomiko berria osatzeko ezinbestekoak izan ziren. Keynes jarduera ekonomikoaren gorabeherak ulertzen saiatzen zen, baita gobernuaren parte hartzearen beharra deflazio garaien ondorioak gutxitzearren, non ekoizpen-faktoreak ez diren erabat erabiliak.

Keynesek errentaren zehaztapena azalduko lukeen teoria orokor bat eratu nahi izan zuen, keynesianismoa alegia, eredu klasikoan ezezik (okupazio osoaren kasuan) baita edozein okupazio mailatan ere. Demostratu zuen soldatak ez direla beheraka malguak, eta horregatik langabezia murrizteko parte hartze publikoa proposatu zuen. Keynesentzat enplegua zein errenta eskari orokorraren menpekoak dira, eta horren eraginkortasunik eza langabeziaren kausa da.

The General Theory of Employment, Interest and Money

aldatu
Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: The General Theory of Employment, Interest and Money
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Estatuak, zerga-sistemaren bitartez, bideratu egin behar du kontsumitzeko joera; interes-tasak finka ditzake edo beste bide batzuk erabil ditzake orientatzeko bide horretan. Bestalde, badirudi berez ez dela nahikoa banku-politikaren eragina interes-tasan, inbertsio hoberenaren tasa ezartzeko. Beraz, nire ustez, ia inbertsio guztiak sozializatzea izango da erabateko okupazioa lortzeko bide bakarra; baina horrek ez du baztertzen agintaritza publikoa ekimen pribatuarekin batera lankidetzan aritzeko beste edozein bide, transakzio edo modu. Hortik kanpora ez da inola ere bultzatzen elkartearen jarduera ekonomiko gehiena bere gain hartuko lukeen estatu-sozialismoa. Estatuari ez zaio komeni produkziobideen jabe izatea.

»

[2]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Erreferentziak

aldatu
  1. Kondaira. .
  2. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Maynard Keynes  
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: John Maynard Keynes

Ikus, gainera

aldatu


  Artikulu hau Erresuma Batuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.