Ireki menu nagusia

Dzhokhar Musaievitx Dudaiev (txetxeneraz: Dudin Musa-khant Dƶoxar, Дудин Муса-кӀант Джохар; errusieraz: Джоха́р Муса́евич Дуда́ев; Jalkhoroi, Txetxenia-Inguxia, 1944ko otsailaren 15a - Gekhi-Txu, Txetxenia, 1996ko apirilaren 21a) Sobietar Aire Armadako jenerala, eta errusiar gobernuaren aurkako txetxeniar iraultzaren burua izan zen. Itxkeriako Txetxeniar Errepublikako lehen presidentea izan zen.

Dzhokhar Dudaiev
Djokhar Doudaïev.jpg
1. Itxkeriako presidente

1991-11-09 - 1996-04-21 - Zelimkhan Yandarbiyev Itzuli
Bizitza
Jaiotza Jalkhoroi1944ko otsailaren  15a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Itxkeriako Txetxeniar Errepublika
Heriotza Gekhi-Txu1996ko apirilaren  21a (52 urte)
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Ezkontidea(k) Alla Dudayeva Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Gagarin Aire Armadaren Akademia
"M.M. Raskova" Higher Military Aviation School of Pilots in Tambov Itzuli
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak hegazkinlaria, politikaria eta armadako ofiziala
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra air force Itzuli
Chechen National Guard Itzuli
Gradua major general Itzuli
Q18405354 Itzuli
1989
Chechen National Guard Itzuli
1996
Parte hartutako gatazkak Afganistango gerra
First Chechen War Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Signature of Dzhokhar Dudayev.png

BiografiaAldatu

Haurra zela, Kazakhstango sobietar errepublikara deportatu zuten familia, eta hamahiru urte igaro zituen han. Tamboveko Aire Armadako Ingeniaritzako Goi Eskolan, eta 1974tik aurrera, Juri Gagarin Akademian egin zituen ikasketak.

Gerra Hotza eta Estoniako egonaldiaAldatu

Hegazkin-dibisio bateko buru izan zen Tartu inguruan (Estonia), eta pixkanaka gora egin zuen, brigadako jeneral-gradua lortu arte. Hogeita hamasei urterekin, jeneral-gradua lortzen lehenengo txetxeniarra izan zen. Bonbaketari estrategikoen ardura zuen Tartuko aireko indarren basean; hau da, bonba nuklearrez uneoro hornitutako hegazkinak ziren bere agindupekoak, beti prest Gerra Hotzean AEBekin gerra nuklearra hastekotan, hegazkinak aireratu eta etsaiaren helburuak bonba atomikoz jotzeko[1].

Tartun bizi zela, estoniera ikasi zuen, eta estoniarrekiko begirunea landu zuen.

 
Dudaiven oroigarria Tartun, txetxeneraz, estonieraz eta ingelesez.

1990 inguruan, Sobietar Batasuna desegiteko bidean jarri zenean Baltikoko herrien independentzia mugimenduarekin, mugimendu nazionalistarekiko begirunez, Dudaievek ez zituen sobietar agintarien aginduak, parlamentua eta telebista ixtea, bete[2].

Tartu hirian bere koartel nagusia izan zena hotela da 21. mendean, eta atarian Dudaieven omenezko plaka bat dauka, estonieraz, ingelesez eta txetxeneraz idatzia[3].

Txetxeniako independentziaAldatu

1990ean bere dibisioa Estonia uztera behartu zuten, eta Groznira, Txetxeniako hiriburura, itzuli zen.

Txetxeniar Herriaren Kongresu Nazionaleko oposizioko organizazio nazionalistaren batzorde eragilearen zuzendari izendatu zuten. 1991n Txetxeniako aginpidea eskuratu zuen, Txetxenia-Inguxia Errepublika Autonomoko sobietar agintaria kargutik kenduta. Lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi eta hilabetera, Txetxeniako Errepublikaren burujabetasuna aldarrikatu zuen.

1994ko abenduan Errusiako gudarostea Txetxenian sartu zen, errepublika hari Errusiako Federazioaren barruan eusteko asmoz, eta errusiar eta txetxeniar gudarosteen arteko gudua hasi zen. Dudaiev bere kuartel nagusian hil zen, Txetxenia hegoaldeko basoetan, errusiar gudarostearen eraso batean, 1996ko apirilean[4].

ErreferentziakAldatu

  1.   ISBN 0-520-23888-5 .
  2.   Узел, Кавказский «Дудаев Джохар Мусаевич» Кавказский Узел . Noiz kontsultatua: 2019-07-26 .
  3.   Fernandez, Luistxo «Dƶoxar Dudayev and Dzhokhar Tsarnaev» Eibar.ORG | Eibarko peoria . Noiz kontsultatua: 2019-07-26 .
  4.   «BBC News | Europe | 'Dual attack' killed president» news.bbc.co.uk . Noiz kontsultatua: 2019-07-26 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dzhokhar Dudaiev