Ireki menu nagusia

Juan Antonio Samaranch

Juan Antonio Samaranch (Bartzelona, Katalunia, 1920ko uztailaren 17, Bartzelona, Katalunia, 2010eko apirilaren 21a), hockey jokalari, politikari eta enpresaburua izan zen. 1980tik 2001era bitartean Nazioarteko Olinpiar Batzordeko zuzendaria izan zen, besteak beste Bartzelonak 1992ko joko olinpikoen antolaketa lortuz. Horrez gain, Espainiako Olinpiar Batzordeko burua izan zen 1967 eta 1970era bitartean.

Juan Antonio Samaranch
Juan Antonio Samaranch DF-ST-01-00128.jpg
7. president of the International Olympic Committee Itzuli

1980 - 2001eko uztailaren 16a
Michael Morris, 3rd Baron Killanin Itzuli - Jacques Rogge Itzuli
president of the Provincial Deputation of Barcelona Itzuli

1973 - 1977
Josep Maria de Muller i d'Abadal Itzuli - Josep Tarradellas
Gorte frankistetako prokuradorea

1967 - 1977
8. Q44438270 Itzuli

1966ko abenduaren 26a - 1970eko irailaren 9a
José Antonio Elola-Olaso - Joan Gich Bech de Careda Itzuli
ambassador of Spain to the Soviet Union Itzuli

- Luis Guillermo de Perinat y Elío Itzuli
ambassador of Spain to Mongolia Itzuli

Bizitza
Jaiotza Bartzelona1920ko uztailaren 17a
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Bartzelona
Heriotza Bartzelona2010eko apirilaren 21a (89 urte)
Hobiratze lekua Montjuïceko hilerria
Heriotza modua : bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa IESE Business School Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria, politikaria, rink hockey player Itzuli, enpresaburua, entrenatzailea, kazetaria eta sports official Itzuli
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Kidetza Nazioarteko Olinpiar Batzordea
National Council of the Movement Itzuli
Real Academia de Ciencias Económicas y Financieras Itzuli
Royal European Academy of Doctors Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
IMDb nm1347360

Politikari moduan, falangistekin batera hainbat aldiz aritu zen eta 1973tik 1977ra Bartzelonako aldundiko lehendakaria izan zen.

BizitzaAldatu

Goi Mailako Enpresa Ikasketen Institutuan eta Merkataritzako Goi Mailako Ikasketen Eskolan graduatu zen, eta prokuradore izan zen gorteetan Francisco Francoren erregimenaren garaian. Kirol gaietan aritu zen batez ere eta alor horretako zinegotzi izan zen Bartzelonako udalean. Ondoren kirol ordezkaritza nazionaleko ordezkari izan zen Katalunian, eta Espainiako kirol ordezkaria 1967-1971 bitartean. Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kide izendatu zuten eta 1973an Bartzelonako Diputazioko presidente hautatu zuten. 1977an, Olinpiar batzordeko presidenteorde zela, Espainiako enbaxadore izendatu zuten Sobietar Batasunean, eta 1980. urtetik aurrera Olinpiar Batzordeko presidente izan zen.

Kargu horretan egon zen bitartean hainbat lorpen izan ditu: Olinpiar Jokoei boikota egiteko joera ezabatu zuen, lan handia egin zuen doping-aren kontra, kirolari profesionalei jokoetako lehiaketetan parte hartzeko aukera eman zien. Berak sortua da, orobat, Olinpiar Museoa, Suitzan egoitza duena. 1997an berriz ere Olinpiar Batzordeko presidente izateko hautatu zuten, 2001. urtea arte. 1998an Asturiasko Printzea saria eman zioten. 2010ean hil zen.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Antonio Samaranch