Ireki menu nagusia

Ikerketa garrantzitsuenakAldatu

1925ean Oparinek ospe eta entzutea emango zion hipotesia plazaratu zuen, Lur gaineko biziaren sorreraz; bere ustez, Lurreko antzinako atmosfera, bizia agertu aurretik, oxigenorik gabekoa zen, metano, hidrogeno eta amoniako bezalako gasak zituena. Gas horiek aktibatzerakoan (adibidez, deskarga elektrikoen bitartez, duela 4.000 milioi urte gertatu zenaren antzera -garai hartan ekaitzak eta tximistak oso bortitzak baitziren-) haien arteko erreakzio kimikoek aminoazido eta beste molekula organikoak sortuko lituzkete. Molekula organiko horiek pilatzerakoan polimeroak agertu ziren, eta hortik abiatuta egitura konplexuagoak, gaur eguneko zelulen aitzindariak (koazerbatu izenekoak).

Oparinen hipotesia teorikoa zen, zientzialari honek astronomia, kimika, geologia eta biologiari buruz zekien guztia biltzen zuena. Ez zuen oinarri enpirikorik, baina. Hipotesiaren baieztapena ez zen 1953. urtera arte heldu, Miller-ek eta Urey-ek haien esperimentu ospetsua burutu arte.

Ikus, gaineraAldatu