Ireki menu nagusia

Jean François Lyotard

Jean François Lyotard (Versailles, Frantzia, 1924ko abuztuaren 10a - Paris, Frantzia, 1998ko apirilaren 21a) frantses filosofoa izan zen.

Jean François Lyotard
Jean-Francois Lyotard cropped.jpg
Bizitza
Jaiotza Versailles1924ko abuztuaren 10a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1998ko apirilaren 21a (73 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: Leuzemia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Lycée Louis-le-Grand Itzuli
agrégation de philosophie Itzuli
Parisko Unibertsitatea
Paris Nanterre Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Mikel Dufrenne Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, filologoa, idazlea, hizkuntzalaria, epistemologoa, soziologoa, literary theorist Itzuli, unibertsitateko irakaslea eta literatura-kritikaria
Enplegatzailea(k) Emory University Itzuli
Parisko Unibertsitatea
University of California, Irvine Itzuli
Influentziak Martin Heidegger
Kidetza Socialisme ou Barbarie Itzuli
Q3400792 Itzuli
Izengoitia(k) François Laborde

BiografiaAldatu

Filosofiako lizentzia lortu zuen 1950ean, eta doktoregoa 1971n. Hamar urtez filosofiako irakasle izan zen bigarren mailako hezkuntzan, eta ondoren, unibertsitateko irakasle, Sorbona, Nanterre eta Vincennesen. Irakasle bisitari izan zen Estatu Batuetako zenbait unibertsitatetan. Nazioarteko Filosofia Kolegioaren sortzaile eta presidente izan zen. Horrez gainera, ikertzaile-lana egin zuen Centre National de la Recherche Scientifiquen.

Lyotard, gaztetan, ezkerraldeko taldeetan aritu zen, eta bere pentsamendua marxismo kritikoaren barruan landu zuen. Garai horretan, fenomenologiarenganako ardura erakutsi zuen, eta gai horren inguruan idatzi zuen bere lehenengo lana, Que sais-je ("Nik zer dakit"). Baina 70eko hamarraldian, marxismoa alde batera utzi, eta pentsamendu originala antzeman zitzaion. Garai horretan nahiaren gaia landu zuen, psikoanalisiaren antzeko irizpideekin. Aldi berean, estetikaren inguruko azterketak egin zituen, margolanena, batez ere.

Lyotarden iritziz, gizarte postindustrialetan galdu egiten dira jakintza bateratzaileak, eta jakintza zatikatu moduko bat sortzen da. Jakintzen ugaritasunaren barruan bateratze bat gerta dadin, eta desberdintasunen artean komunikazio harremanak sor daitezen, Lyotardek hizkuntza-jokoek duten garrantzia azpimarratzen zuen.

Lan nagusien artean, aipatzekoak ditu: La Phénoménologie (1954, "Fenomenologia"), Économie libidinale (1974, "Ekonomia libidinala"), La condition postmoderne: rapport sur le savoir (1979, "Izaera postmodernoa"), La partie de peinture (1980, "Pintura-zatia"), Le postmoderne raconté aux enfants (1986, "Postmodernoa umeei kontatua"), Pourquoi philosopher? (1989, "Zergatik filosofatu?") eta Pérégrinations (1990, "Erromesaldiak").

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean François Lyotard