Michael Hartley Freedman (Los Angeles, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1951) matematikaria da.

Michael Freedman

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichael Hartley Freedman
JaiotzaLos Angeles1951ko apirilaren 21a (73 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaBenedict Freedman
AmaNancy Freedman
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Palisades Charter High School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaWilliam Browder (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Ian Agol (en) Itzuli
Xiao-Song Lin (en) Itzuli
Thomas Kwok-Keung Au (en) Itzuli
Zheng-Xu He (en) Itzuli
Fred Hickling (en) Itzuli
Feng Luo (en) Itzuli
Zhenghan Wang (en) Itzuli
Ping-Zen Ong (en) Itzuli
Stephen Howard Brindle (en) Itzuli
Michael Patrick Casey (en) Itzuli
Slava Krushkal (en) Itzuli
Wei Huang (en) Itzuli
Hugh Howards (en) Itzuli
Gabriela Georgeta Putinar (en) Itzuli
Shu Yan (en) Itzuli
Steven Jeffrey Altschuler (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)William Browder (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaran
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon
Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua
Microsoft
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn  (1973 -  1975)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Matematika Elkartea

Bizitza aldatu

Lehenengo ikasketak Berkeleyn egin zituen, Kaliforniako Unibertsitatean, eta Princetongo Unibertsitatean jarraitu zuen gero ikasten. Doktoregoa Princetonen egin zuen, William Browderen zuzendaritzapean. Graduatu ondoren Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean lan egin zuen, matematikako sailean. Postu horretan egon zen 1973tik 1975era; urte hartan Princetongo Ikerketa Aurreratuetako Institutuko kide egin zuten. 1976tik aurrera San Diegoko Kaliforniako Unibertsitateko irakasle da. Horrez gainera, matematikako Charles Lee Powell katedra ere betetzen du 1985az gero.

Poincaréren aieruari buruz egindako lanari esker, 1986an Fields domina jaso zuen Berkeleyko Matematikarien Nazioarteko Kongresuan. Aieru hori XX. mendeko matematiketako problema ezagunenetako bat da. Fields dominaz gainera, Freedmanek ohore asko jaso du, topologian egindako lanari esker bereziki: 1984an Kaliforniako Urteko Zientzialaria izendatu zuten, eta urte berean MacArthur Fundazioko kide eta Zientzietako Nazio Akademiako kide egin zuten; 1985ean, berriz, Ameriketako Arte eta Zientzietako Akademiako kide izendatu zuten. 1987an Zientzietako Nazio Domina jaso zuen. Veblen saria, Humboldt saria eta Guggenheim Fellowship saria ere jaso ditu. Egun, Kaliforniako Unibertsitateko Microsoft Station Q ikertaldean egiten du lana, ordenagailu kuantiko topologikoaren garapenean.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Freedman