Patxi Iturriotz
Patxi Iturriotz Herrero (Donostia, 1937ko apirilaren 21a - Donostia, 2002ko apirilaren 21a[1]), politikari, irakasle eta ETAkide ezagun bat izan zen. Lehenengo EGIn eta gero ETAn sartu zen. 1961ean atzerriratu egin zen eta ETAko Langile-Frontearen ardura hartzera itzuli zen Bizkaira 1963an baina urte berean atxilotu egin zuten. 1966an ETAn izandako barne-eztabaida eta zatiketaren ondorioz, komunistengana hurbildu eta ETA Berri sortu zuen, gero Euskadiko Mugimendu Komunista (EMK) izango zena. 1968-1976 bitartean Alemanian egon zen eta itzulitakoan politika-munduan sartu zen erabat. 1977ko hauteskundeetan Gipuzkoako Euskadiko Ezkerrako zerrendako hautagaia izan eta bigarren geratu zen. Francisco Letamendia, Ortzi, dimititu eta ondoren Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatu izan zen (1978-1979). PSE-EE sortu zenean, alderdi honetara pasatu zen, Mario Onaindiak egin zuen antzera.
Patxi Iturriotz | |||||
---|---|---|---|---|---|
1978ko azaroaren 22a - 1979ko urtarrilaren 2a ← Francisco Letamendia Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1978ko azaroaren 8a - 1979ko urtarrilaren 2a Barrutia: Gipuzkoa | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Donostia, 1937ko apirilaren 21a (83 urte) | ||||
Herrialdea |
![]() | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Kidetza |
Euzko Gaztedi Euskadi Ta Askatasuna | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa |
Euskadiko Mugimendu Komunista Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Iturrioz Herrero, Francisco Javier (1937-2002)