Juan Nepomuceno Orbe Mariaka

Juan Nepomuceno Orbe Mariaka (Ermua, 1817ko maiatzaren 2aErmua, 1891ko apirilaren 21a), laugarren Valdespinako markesa, bizkaitar jeneral eta politikari karlista izan zen[1].

Juan Nepomuceno Orbe Mariaka
Marques de valde-espina.jpg
Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria

Bizitza
Izen osoaJuan Nepomuceno de Orbe y Mariaca
JaiotzaErmua1817ko maiatzaren 2a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaErmua1891ko apirilaren 21a (73 urte)
Familia
AitaJose Maria Orbe
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta aristokrata
Lantokia(k)Madril
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Karlistaldia
Q3491701 Itzuli
Bigarren Karlistaldia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaElkarte Tradizionalista

BiografiaAldatu

Orbetarrak Ermuan markesak ziren[2]. Aitarekin Lehen Gerra Karlistan, Azpeitia, Gares, Larraintzar, Etxarri-Aranatz, Abartzuza, Jurramendi, Arlaban, Bilbo eta Ondarroako guduetan parte hartu zuen eta ondoren, Bergarako besarkadaren aurkaria izanik, Frantziara erbesteratu zen bere aitarekin. 1850ean titulua ez ezik aitaren ospea karlisten arten jarauntsi zituen.

1860an Sant Carles de la Ràpitan matxinatu zen arrakastarik izan gabe eta Frantziara ihes egin behar izan zuen berriro 1868. urteko iraultzaren ondorioz. 1871an senatari hautatu zuten Bizkaia ordezkatuz. Mañaria, Oñati eta Gernikako guduetan borrokatu zen hurrengo urteetan eta Frantziara alde egin behar izan zuen berriro. 1873. urtean itzuli zen mariskal graduaz eta Markina, Etxebarri, Gernika, Sollube, Oñati, Azkarate, Urizaharra, Eraul, Ibero, Lizarra, Allo, Deikaztelu, Viana eta Jurramendiko guduetan borrokatu zen. 1874. urtean Bizkaiko komandante nagusi izendatu zuten eta Bilbo, Irun eta Lakarreko guduetan parte hartu zuen Karlos erregegaiaren agindupean. Frantziara erbesteratu zen gerra amaitutakoan. 1880. urtean itzuli eta karlisten buruzagietako bat izan zen. El Estandarte Real agerkari karlistako erredaktore izan zen. 1891. urtean Kapitain Nagusi izendatu zuen Karlosek; handik gutxira hil zen.

Juan Nepomucenok seme bi, José María eta Cándido María, izan zituen, biak karlisten buruzagiak izan zirenak.

ErreferentziakAldatu

  1. Auñamendi Entziklopedia
  2. Gaytán de Ayala Artazcoz, Antonio "Parientes mayores de Guipúzcoa: señores del palacio casa-fuerte de Murguía en Astigarraga". Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, Eusko Ikaskuntza, Paris 1934


Aurrekoa
Jose Maria Orbe Elio
Valdespinako markesa
1850 - 1891
Ondorengoa
Jose Maria Orbe Gaytán de Ayala


  Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.