Gema Gonzalez de Txabarri
Gema Gonzalez de Txabarri Miranda (Zarautz, Gipuzkoa, 1966ko apirilaren 21a)[1] politikaria da. Zuzenbidean lizentziaturik, Euskal Ikaskuntzetan eta Europar Ikaskuntzetan graduondokoa eskuratu du. Eusko Legebiltzarraren VI., VII. eta VIII. legegintzaldietan, legebiltzarkide izan zen EAJren ordezkaritzat. 2013ko otsailean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Gipuzkoako lurralde ordezkari izendatu zuten.
Gema Gonzalez de Txabarri | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2005eko Maiatzaren 16a - 2009ko Apirilaren 3a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia
2001eko Ekainaren 8a - 2005eko otsailaren 22a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia
1998ko Azaroaren 25a - 2001eko martxoaren 20a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Zarautz, 1966ko Apirilaren 21a (57 urte) | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Familia | |||||||
Anai-arrebak | |||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Kidetza | Sabino Arana Fundazioa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
EAJren barnean, Zarauzko Batzarreko eta Gipuzkoa Buru Batzarreko kide ohia, eta orain, Euskadi Buru Batzarreko burukidea da. Era berean, Eusko Ikaskuntza, Greenpeace eta Sabino Arana Fundazioko kidea da.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ «Gema Gonzalez de Txabarri Miranda», Eusko Alderdi Jeltzalearen webgunea.