2019ko Sri Lankako atentatuak

2019ko Sri Lankako atentatuak lehergailu bidezko eraso koordinatu batzuk izan ziren, 2019ko apirilaren 21ean egindakoak, Pazko igandean, herrialde horretako hiru eliza kristau eta lau hotelen aurka. Hogei minututan sei atentatu egin zituzten, Kolonbon, Negombon eta Batticaloan. Handik bost ordura, beste bi atentatu egin zituzten hiriburuan. Ekintzaile suizidek egin zituzten eraso guztiak, lehergailuak zartaraziz. Erasoetan 253 pertsona inguru hil[1] eta 500etik gora zauritu ziren.[2][3]

2019ko Sri Lankako atentatuak
Irudia
Map
Motabonba erasoa
masa hilketa
Honen parte daterrorism in Sri Lanka (en) Itzuli, Islamic terrorism (en) Itzuli eta persecution of Christians (en) Itzuli
Data2019ko apirilaren 21a
KokalekuNegombo
Batticaloa (en) Itzuli
Kolonbo
HerrialdeaSri Lanka
HelburuSan Antonio eliza (Kochchikade), San Sebastian eliza (Negombo), Sion eliza (Batticaloa), Tropical Inn hotela, Shangri-La hotela, Cinnamon Grand Hotel eta Kingsbury hotela
Pertsona hilak269
Pertsona zaurituak500
ErantzuleNational Thowheeth Jama'ath (en) Itzuli (erakunde terrorista)
Armabonba

Kolonbo hirian izan ziren atentatuetako lau, Cinnamon Grand, Kingsbury eta Shangri-La hoteletan eta San Antonio eliza katolikoan. Beste leherketa bat Negombon izan zen, San Sebastian eliza katolikoan; seigarrena, berriz, Batticaloako Sion eliza ebanjelikoan.[3] Ordu batzuk geroago, Dehiwalako zoologikotik 100 bat metrora dagoen Tropical Inn hotela eta Dematagodako bizitegi-gune bat izan ziren erasotuak.[4][5] Sri Lankako gobernuak NTJ (Jainko bakarraren Erakunde Nazionala) herrialdeko talde islamikoa egin zuen atentatuen erantzule, "nazioarteko sare" baten laguntzarekin. Apirilaren 23an, Estatu Islamikoak bere gain hartu zituen erasoak.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu