Saioa Jaurena

Baztandar errugbi jokalaria

Saioa Jaurena Atxa (Elizondo, Nafarroa Garaia, 1989ko apirilaren 21a)[1] nafar errugbilari-ohia da, harroin postuan jokatzen zuena.[2]

Saioa Jaurena

Bizitza
JaiotzaElizondo1989ko apirilaren 21a (34 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakerrugbilaria eta irakaslea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
La Única Rugby Taldea2006-2011
Getxo Rugby Taldea2011-2013
Bizkarians Rugby Elkartea2012-2013
Association Sportive Bayonnaise2013-2014
College Rifles RFC (en) Itzuli2014-2015
Getxo Rugby Taldea2015-2017
Association Sportive Bayonnaise2017-2021
Emakumezkoen Espainiako errugbi selekzioa2013ko apirilaren 27a-2021eko irailaren 25a
28
 
Posizio edo espezialitateaharroina
Pisua75 kilogramo
Altuera162 zentimetro

Kirol ibilbidea aldatu

Elizondon jaioa, eskubaloian aritu zen haurtzaroan. 16 urte zituelarik, BRTko mutilekin hasi zen errugbian entrenatzen. Baztanen nesken talderik ez zegoenez, Iruñeko La Unicara joan zen. Lau denboraldi egin zituen bertan, 2006tik 2011ra.[3] Getxon eta Bizkarians-en aritu ondoren, 2014an France Élite 2 liga irabazi zuen Association Sportive Bayonnaiserekin.[4] Zeelanda Berrira joan zen hurrengo denboraldian, eta College Rifles-ekin lehiatu zen Aucklandeko Ligan.[5] Handik bueltan, Getxon jokatu zuen bi urtez, eta Association Sportive Bayonnaise taldeak kontratatu zuen 2017an Top 8 txapelketan aritzeko.[6]

Emakumezkoen Espainiako errugbi selekzioarekin 2013ko apirilaren 27an jokatu zuen lehenbiziko partida ofiziala, Italiaren aurka.[3] Harrezkero, hiru aldiz irabazi zuen Europako Txapelketa, 2016an,[7] 2019an,[8] eta 2020an.[9] 2017ko Munduko Txapelketan ere parte hartu zuen. Gainera, Nafarroako Kirolaren Institutuak 2021eko emakumezko kirolari onenaren sarirako izendatu zuen.

Hamasei urteko ibilbide oparoa osatu ostean, 2021eko amaieran utzi zuen errugbi profesionala. Association Sportive Bayonnaisek taldea Frantziako Lehen Mailatik erretiratu izana eta Espainiako selekzioa Munduko Kopatik kanpo geratzea izan ziren erabakia hartzeko arrazoi nagusiak.[10]

Palmaresa aldatu

Association Sportive Bayonnaise aldatu

  • France Élite 2
    • irabazlea: 2014

Espainiako selekzioa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Saioa Jaurena. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-6).
  2. Saioa Jaurenak errugbi profesionala utzi du. Ttipi-Ttapa, 2022-02-25, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-3-14).
  3. a b Saioa Jaurena: «Es un sueño». rugbyfemenino.com.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-7).
  4. Saioa Jaurena, campeona en Francia. rugbyfemenino.com.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-7).
  5. Getxoko jokalariak selekzio nazionalaren zerrendan. Getxo Errugbia. Prentsa oharra, documentop.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-6).
  6. Pikabea, G.. Saioa Jaurena: «Ametsak egia bihurtzen direlarik dena errazagoa da». Ttipi-Ttapa, Creative CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-6).
  7. Jaurena, Pérez eta Pla, Europako txapeldunak. Hiruka, 2016-10-20, hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-9).
  8. M. Carreño, Fernando. España gana su séptimo Europeo de rugby con récord de asistencia a un partido femenino. marca.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-9).
  9. 87-0: Las Leonas, campeonas de Europa tras aplastar a Países Bajos. Mundo Deportivo, 2021-02-27, mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2022-3-14).
  10. Berastegi, Iñaki. Badoa, atea itxi gabe. Berria, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-9-9).

Kanpo estekak aldatu