Greer Lankton

artista estatubatuarra

Greer Lankton (Flint, 1958ko apirilaren 21aChicago, 1996ko azaroaren 18a) artista estatubatuarra izan zen, panpina artistikoak sortzeagatik ezaguna. Panpinak, askotan, lagunen edo ospetsuen arabera modelatzen zituen, eta ingurune prestatu treataletan kokatzen zituen. 1980ko hamarkadako East Villageko New Yorkeko eszena artistikoan funtsezko emakumezkoa izan zen.

Greer Lankton
Bizitza
JaiotzaFlint (Michigan)1958ko apirilaren 21a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaChicago1996ko azaroaren 18a (38 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaPratt Institute (en) Itzuli
School of the Art Institute of Chicago (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakartista, argazkilaria, puppet designer (en) Itzuli eta installation artist (en) Itzuli

Biografia aldatu

Greer Lankton Flinten (Michigan) jaio zen, apaiz presbiteriano bat zuelarik aita.[1] Haurtzaroan, "neska itxurako mutiltza" hartzen zutelarik, panpinak sortzen hasi zen. Bullying eta erasoak jasan izan zituen. Panpina-gintza serio hartzen hasi zen 17 urterekin unibertsitatera joan nintzenean".[2]

Lanktonek Chicagoko Arte Institutuan ikasi zuen eta ondoren New Yorkeko Pratt Institutuan.[3] Pertsona trans-genero gisa, izena aldatu zuen 21 urterekin eta generoa berresleitzeko kirurgia izan zuen, Pratten ikasle zela.[4][5] Lanktonen aitak, bere elizako osasun-aseguruarekin ordaindu ahal izan zuen kirurgia.[6]

Lanktonek elkarrizketetan esan izan du kirurgiak "gorputzetan arreta" jartzera eraman zuela, arterako gai gisa. "Beti ari nintzen gorputzean pentsatzen, eta uste baduzu gorputza oker duzula, horretan pentsatuko duzu beti".[7]

New Yorkeko eszena artistikoan aldatu

Generoa eta sexualitatea etengabe agertzen dira dira Lanktonen artegintzan. Bere panpinak "freak" deitu genezakeen gizarte estereotipoetan sailka daitezke, eta Hans Bellmerren lan surrealistekin konparatu izan dituzte, Bellmerrek pieza trukagarriekin osatutako panpina surrealistak egin baitzituen. Lanktonen kopinak, aldi berean dira deserosoak eta glamourrezkoak, kritikarien arabera.

1981ean, Lankton "New York/New Wave" erakusketa aitzindarian egon zen. East Village delakoan, Civilian Warfare aretoan erakutsi zituen bere lanak bakarkako erakusketetan, 1983an, 1984an eta 1985ean.[3] East Villageko bizilagunen artean ia kultuzko estatusa irabazi zuen, eta ospea izan zuten batez ere Einstein's dendan egindako erakustaldi teatralengatik. Lanktonen senarrak, Paul Monroek, zuzentzen zuen boutique hori, Einstein's.[8]

Emozionalki kargaturiko panpinez gain, Lanktonek erretratu-panpinak ere sortu zituen. Besteak beste, 1989ko Diana Vreelanden panpina bat, eta bereziki maite zituen ikono batzuentzat, hala nola Candy Darling, santutegi erako tenpleteak ere egin zituen.[4] Whitneyko Biurteko ospetsuan eta Veneziako Biurtekoan ere erakusketa inportaneak izan zituen 1995ean, non Candy Darlingen bustoak, zirkuko dama lodiak eta zatikaturiko buruak nabarmendu ziren iruditerian.[9]

Lankton drogazaletasunarekin eta anorexiarekin borrokatu zen urte askoan. 1996ko azaroaren 18an, droga gaindosi batek hil zuen Chicagoko bere etxean. Hilabetea zen bere lan handiena amaitu zuela: It's All About Me, Not You, zeina 21, mendean instalazio iraunkor bihurtu den Pittsburgheko Mattress Factory aretoan.[10]

Hil ondorengo errekonozimenduak aldatu

Roberta Smith kritikariak honela deskribatu zituen bere lanak New York Times-en: "Ederki josita, arropa bitxiekin, makillajearekin eta orrazkerekin, glamourrezkoak eta barregarriak dira aldi berean, eta Egon Schielek margo zitzakeen pertsonaia espresionistak gogorarazi dizkigute. 1990eko hamarkadako artearen kezka asko aurreikusten ahal ziren lan haietan: gorputza, sexualitatea, moda, txotxongiloekin antzekotasuna, performance gogoa.[3]

Haren lagun mina izan zen Nan Goldin argazkilariak esana: "Greer izan zen folk artearen eta arte eder edo jasoagoen arteko lerroa desegin zuen aitzindarietako bat".[11]

2014ko azaroan, "LOVE ME", Lanktonen lanaren erakusketa garrantzitsu bat egin zen, autorea hil eta urteetara. 90 panpina, dokumentazioa eta elementu miszelanoak bildu ziren New Yorkeko areto batean. Lia Gangitanok antolatu zuen, Greer Lankton Archives Museum-ekin (G.L.A.M.) lankidetzan, zeina Paul Monroe alargunak sortu zuen Lankton hil ondoren.[8]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Greer Lankton» artikulutik itzulia izan da, 2023-01-05 data duen 1131674743 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-01-05 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Smith, Roberta. (November 25, 1996). «Obituaries: Greer Lankton, 38, a Sculptor Who Turned Dolls Into Fantasy» New York Times.
  2. greer4
  3. a b c Smith, Roberta. (November 25, 1996). «Obituaries: Greer Lankton, 38, a Sculptor Who Turned Dolls Into Fantasy» New York Times.Smith, Roberta (November 25, 1996). "Obituaries: Greer Lankton, 38, a Sculptor Who Turned Dolls Into Fantasy". New York Times. Retrieved 1 November 2014.
  4. a b Fateman, Joanna. «500 Words: Lia Gangitano discusses Greer Lankton» Artforum.com.
  5. (Ingelesez) Cohen, Alina. (2019-02-15). «This 1980s Icon Crafted Eerie Dolls to Explore Glamour and Gender» Artsy.
  6. Greer Lankton Collection, Mattress Factory Museum, Pittsburgh, Archive Cabinet 3, Shelf 4, Box 1, “Medical Records, Divorce Paperwork, Bills/Banking, 1958-1996," folder title "1980 Letter to Board of Pensions Regarding Greer’s Medical Expenses"
  7. Dean King and Sarah Raper, "Festival '85: Art Now; Panel Discussion a Cross Section on art Perspectives," Chapel Hill Newspaper, March 22, 1985. https://archives.mattress.org/lankton/Detail/objects/32503#
  8. a b Fateman, Joanna. «500 Words: Lia Gangitano discusses Greer Lankton» Artforum.com.Fateman, Joanna. "500 Words: Lia Gangitano discusses Greer Lankton". Artforum.com. Retrieved 1 November 2014.
  9. Morton, Julia. (2007-01-26). Greer Lankton, A Memoir. Artnet.
  10. (Ingelesez) Cohen, Alina. (15 February 2019). «This 1980s Icon Crafted Eerie Dolls to Explore Glamour and Gender» Artsy.
  11. Goldin, Nan. (October 1999). «Nan Goldin on Greer Lankton» Artforum 38.[Betiko hautsitako esteka].

Kanpo estekak aldatu