Ireki menu nagusia

Edwin Stanton Porter (Connellsville, Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1870eko apirilaren 21a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1941eko apirilaren 30a) zinema-zuzendaria izan zen. Hasieran zinema-proiekzioak egiten jardun zuen, eta proiektore berri bat asmatu zuen. 1900ean filmak egiten hasi zen. Baliabide tekniko asko aurkitu eta bide berriak urratu zituen. Marrazki biziak ere egin zituen. Koloreari buruzko ikerketak egiten ari zenean 1929ko krisiak bete-betean jo zuen, eta zinema utzi zuen.

Edwin S. Porter
Edwin S Porter.jpg
Bizitza
Izen osoa Edwin Stanton Porter
Jaiotza Connellsville (Pennsylvania)1870eko apirilaren  21a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1941eko apirilaren  30a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, kameraria, argazki-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta asmatzailea
Lantokia(k) Ameriketako Estatu Batuak
Genero artistikoa Zinema mutua
IMDb nm0692105

Filmak: Life of an American Fireman (1903, Ameriketako suhiltzaile baten bizitza), The Great Train Robbery (1903, Treneko lapurreta handia), The Eternal City (1915, Hiri betierekoa).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edwin S. Porter  


  Artikulu hau Pennsylvaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.