Zikloi tropikal

Urakan» orritik birbideratua)

Zikloi tropikala haize bortitzak eta euri ugariak duten eta behe-presio gune baten inguruan sortutako ekaitz sistema osatzen duen fenomeno meteorologikoa da, haize bortitzak, tornadoak, uholdezko euriak eta itsas handi zikloikoak sortzen dituztenak. Indarra eta kokapenaren arabera, zikloi tropikalak beheraldi tropikala, ekaitz tropikala, haizerauntsia[1] edo (urakana ere deitua) edo tifoia izenak ematen zaizkio. Izena egitura zikloiko eta jatorri tropikala izatetik datorkie.

EgituraAldatu

 
Catarina zikloia, 2004.

Zikloi tropikal guztiek begia izeneko nukleo beroa, begi inguruko hormak eta inguruan zenbait euri alboak dituzte. Kalteak azken horiek sortzen dituzte.

KokapenaAldatu

Munduan zikloi tropikalak pairatzen dituzten zazpi eskualde nagusi daude:

Urtero laurogei zikloi tropikal inguru sortzen dira, gehienak ipar-mendebaldeko Ozeano Barean. Noizean behin, beste eskualdetan ere jazo dira: hego Ozeano Atlantikoan, Mediterranear itsasoan eta beste lekuetan.

SorreraAldatu

Zikloi tropikal bat sortzeko, honako betebeharrak behar dira:

  1. Itsas azalaren tenperatura gutxienez 26,5 °C izatea.
  2. Hozketa arina gaindegian.
  3. Hezetasun handia.
  4. Zizailadura bertikal behea.
  5. Ekuatoretik 10 gradu baino ez.
  6. Aurretiko nahasmendu atmosferikoaren sistema.

Horrexegatik, Tropiko artean sortzen dira, Coriolis efektuari esker. Itsas azalaren tenperatura hori udaren bukaeran lortzen da. Zikloiak bereizteko, izenak jartzen zaizkie, nomenklatura eskema bat jarraituz.

Zikloi tropikalik ezagunenakAldatu

Eskualdeko izenakAldatu

Eskualdeen arabera, zikloi tropikalek hainbat izen dituzte:

ErreferentziakAldatu

  1. Behe-presioko perturbazio bortitza, kilometro askotara hedatzen da eta 118 km/h abiadura hartzen duten haizeak eragiten ditu. Euskalmeten definizioa

Kanpo estekakAldatu