Jean Elizalde

euskal idazlea

Jean Elizalde Salaberri (Azkaine, 1883ko abuztuaren 29a - Lekorne, 1961eko maiatzaren 5a)[1], izengoitiz Zerbitzari, Azkaindarra eta Bilharia deitua, euskal idazle eta apaiza izan zen. Gerezietako erretorea izan zen baina aurretik, Liginagan eta Mendiondon egon zen erretore zenbait urtez. 1930. urtean euskaltzain izendatu zuten.

Jean Elizalde
Jean Elizalde (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaAzkaine1883ko abuztuaren 29a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaLekorne1961eko maiatzaren 5a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
KidetzaEuskaltzaindia
Izengoitia(k)Zerbitzari
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Literaturaren Zubitegia: 379

BizitzaAldatu

 
Euskaltzain eta idazle batzuk, 1927an Euskaltzaindiak eginiko ohiko biltzar batean. Ezkerretik eskuinera, zutik: Orixe, Jean Elizalde, Seber Altube, Julio Urkixo eta Erramun Olabide. Eserita: Juan Bautista Eguzkitza, Bonifazio Etxegarai, Resurreccion Maria Azkue eta Georges Lakonbe.

Eskualduna eta Eskualdun Ona aldizkarietan idatzi zuen. Lehen Mundu Gerra garaian, gudulekutik idatzi zituen hango berriak kontatuz artikuluak. Eskualtzaleen Biltzarreko idazkari gisa hasi zen 1921. urtean.

Hainbat obra itzuli zuen erdaratik euskarara: Ichtorio Saindua. Testament Zaharra. Jesu-Christo. Eliza (1943) Katichima, Ama Maria Pasionekoa, San Frantses, Bahnar deitu Salbaiak (1936). Errefrau bilduma bat osatu zuen Atsotitz, Zuhur-hitz eta Erran-zahar izenburupean, eta 1.000 esaeratik gora jaso zituen bertan (1936). Gaxuxa, Mikolas, Bi Gogorrak eta Oltzaberrian antzerki laburrak idatzi zituen. Jean Elizaldek ondutako ipuin, elezahar eta artikulu gehienak Gure Herria aldizkariak plazaratu zituen. Euskaltzain izendatu zuten 1930ean.

LanakAldatu

KronikaAldatu

BesteakAldatu

HistoriaAldatu

AtsotitzakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Jean Elizalde, zubitegia.armiarma.eus

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.