Ireki menu nagusia

Preston Sturges (Jaiotza-izena: Edmond P. Biden ; Chicago, 1898ko abuztuaren 29a - New York, 1959ko abuztuaren 6a) Estatu Batuetako zinema zuzendaria eta gidoigilea izan zen.

Preston Sturges
Sullivan's-Travels-1942.jpg
Bizitza
Jaiotza Chicago1898ko abuztuaren  29a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1959ko abuztuaren  6a (60 urte)
Hobiratze lekua Ferncliff Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k) Eleanor Post Hutton Itzuli  (1930 -  1932)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria, idazlea, autobiografialaria, antzerkigilea eta aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0002545
www.prestonsturges.net

Familia aberats batean jaio zen, eta gerora bere filmetan etengabe salatu zuen giro horretako azalkeria. Antzerkian lan egin ondoren Hollywooden jardun zuen Mamoulian, Stahl, Wyler eta gisako zuzendarientzat zinemarako historiak idazten. 1940ean egin zuen lehen filma, The Great McGinty, politikari baten bilakaerari buruzko satira, arrakasta handia izan zuena eta zinemaren ateak ireki zizkiona. Komediaren maisu izan zen, eta elkarrizketa bikainen eta gag ikusgarrien bidez kontakizunaren logika hankaz gora jarriz, umore bortitzeko film zorrotzak egin zituen. 1950etik aurrera zuzendaritza utzi eta zinemarako eta antzerkirako gidoiak idatzi zituen. Filmak: Christmas in July (1940, Uztailean Eguberri), The Lady Eve (1941), The Palm Beach Story (1942, Palm-Beacheko historia), Sullivan´s Travels (1941, Sullivanen bidaldiak), The Great Moment (1944, Une handia), Mad Wednesday (1948, Asteazken eroa), The Beautiful Blonde from Bashful Bend (1949, Bashful Bendeko horail ederra).

ErreferentziakAldatu