Liam Payne

abeslaria, musikaria

Liam James Payne (1993ko abuztuaren 29a, Wolverhampton, Erresuma Batua) abeslari, konpositore eta gitarra jole britainiarra da. One Direction taldearen partaidea izan zen, taldea banandu arte. The X Factor telesaioan onartuta izan eta gero, Nicole Scherzinger epaileak Liam, One Direction izeneko taldea Harry Styles, Niall Horan, Zayn Malik eta Louis Tomlinsonekin batera sortzea iradoki zuen.

Liam Payne

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLiam James Payne
JaiotzaWolverhampton1993ko abuztuaren 29a (30 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaCity of Wolverhampton College (en) Itzuli
St Peter's Collegiate School (en) Itzuli
HizkuntzakIngeles britainiarra
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea, egile abeslaria, estudioko musikaria eta musikagilea
Altuera1,77 metro
Jasotako sariak
KidetzaOne Direction
Izengoitia(k)Payno, Lee, Leeyum
Genero artistikoapop musika
R&B garaikidea
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
gitarra
DiskoetxeaCapitol Records
Syco Music
Columbia Records
Republic Records

liampayneofficial.com
IMDB: nm3798384 Allocine: 649542 Allmovie: p720329
Facebook: LiamPayne Twitter: LiamPayne Instagram: liampayne Snapchat: snap_leemop Youtube: UCZIrDb4j3_dJf3G9jROboZQ TikTok: liampayne Souncloud: liampayneofficial Spotify: 5pUo3fmmHT8bhCyHE52hA6 iTunes: 366710817 Last fm: Liam+Payne Musicbrainz: 93ae8651-24ee-406c-b927-eb7cd773ae38 Songkick: 5775244 Discogs: 2508415 Allmusic: mn0002854539 Deezer: 4794268 Edit the value on Wikidata

Proposamena errealitatea bihurtu zen eta Simon Cowellek taldea babesten zuen. Programaren finalera iritsi ziren eta hirugarren postua lortu zuten. Irabazi ez arren, taldeak Simon Cowellekin kontratu bat sinatu zuen, Syco diskoetxearekin .

Hasieran, Liamek ez zuen abeslari izatea nahi, Olinpiar Korrikalaria baizik. Hala eta guztiz ere, abeslari bihurtu zen bere talentua eskolan aurkitu ondoren eta Olinpiar talde baten parte izatetik baztertuta izan eta gero.

Bere karreran, [One Direction]]ekin zenbait abesti, «Taken», «Everything About You», «Same Mistakes», «Last First Kiss», «Back For You» eta «Summer Love», adibidez, berak konposatu ditu.

Biografia aldatu

Geoff Payne eta Karen Payneren semea da, eta Ruth Payne eta Nicola Payneren anaiarik gazteena. Liam jaio zenean, medikuek osasun arazo asko aurkitu zizkioten. Bere giltzurrun bakarrak ondo funtzionatzen zuela ikusi zuten, eta bizirik mantentzeko hogeita hamabost injekzio jarri behar izan zizkioten besoetan. Izan ere, bere bizitzako lehenengo urteak ospitalean igaro zituela adierazi zuen.

12 urterekin, bere talentua hobetzen hasi zen Pink Productionsen sartzean, Wolverhamptonen dagoen arte eszenikoetan oinarritutako talde bat.

Batxilergoan ikasten ari zen bitartean, Liam eskola jazarpenaren biktima izan zen, beraz, boxeo egitea erabaki zuen.

The X Factorren egindako audizioaren ostean, Nicole Scherzinger epaileak Liam, One Direction izeneko taldea Harry Styles, Zayn Malik, Niall Horan eta Louis Tomlinsonekin batera sortzea proposatu zuen. Proposamen hau errealitate bihurtu zen eta irabazi ez arren, Simon Cowellek bi milioi libera ordaindu zituen One Directionek Syco diskografikarekin sinatzeko.

2011n, bere lehenengo diskoa kaleratu zuten, Up All Night. Billboard 200ean lehenengo postua lortu zuen. Bere lehen abestia, "What Makes You Beautiful", lehenengo postura iritsi zen Irlandan, Mexikon eta Erresuma Batuan.

Hurrengo abestiek, «Gotta Be You», «One Thing» eta «More than This», arrakasta moderatua izan zuten, zenbait herrialdetan arrakastatsua izan baitziren, baina beste batzuetan huts egin baitzuten.

Albuma sustatzeko, Up All Night Tourrean abiatu ziren eta birari buruzko DVD bat kaleratu zuten, Up All Night: The Live Tour.

2012ko azaroan, "Take Me Home" deituriko bigarren diskoa kaleratu zuten. Oraingoan, Up All Night diskoarekin baino harrera hobea lortu zuen, Erresuma Batuan lehen postua lortu zuen.

Bizitza pertsonala aldatu

Liamek Justin Timberlake bere eragin musikal handienetako bat bezala ikusten duela aipatu izan du. Haurtzaroan maitasun kontuean zorte ona izan ez arren, Danielle Peazerrekin egon zen denbora luzez. X Factor taldean ezagutu zuten elkar 2010ean, Liam lehiakidea zen eta Danielle dantzaria. Bi urte iraun zuen harremanak, eta 2012ko irailean amaitu zen.

Liamek pertsona egozentrikoa ez dela uste du, bere ospea zentzugabekeria bezala ikusten duelako. Gainera, X Factor taldean gertatu zitzaion gauzarik onena bere lau lagunik onenak (Harry Styles, Zayn Malik, Niall Horan eta Louis Tomlinson) ezagutzea izan dela esan du askotan. Kontzertuen aurretik oraindik oso urduri jartzen dela aipatu izan du inoiz.

2016ko hasieran, Cheryl Tweedy abeslari britainiarrarekin harreman bat hasi zuen, oraindik mantentzen dena. 2017ko martxoaren 22an bikoteak bere lehen haurrari ongietorria eman zion, Bear Payne izeneko mutiko bati.

Diskografia aldatu

Estudio-albumak aldatu

2011: Up All Night

2012: Take Me Home

2013: Midnight Memories

2014: Four

2015: Made in the A.M.

EP aldatu

2011: Gotta Be You

2012: More than this

2012: iTunes Jaialdia: 2012 Londres-en

2012: Live While We're Young