Viana

Nafarroa Garaiko udalerria

Viana[5] ([biana]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko hiri historiko eta monumental bat da, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean kokatua, Lizarrerriaren mendebaldeko muturrean. Mugakide ditu Araba eta Errioxa.

Viana
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Vianako bandera
Bandera

Vianako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Viana
AlkateaMaria Blanca Yolanda Gonzalez Garcia
(Nafarroako Alderdi Sozialista)
Posta kodea31230
INE kodea31251
Herritarravianar[1]
Geografia
Koordenatuak42°30′54″N 2°22′18″W / 42.5151°N 2.3718°W / 42.5151; -2.3718
Azalera78,62 km²
Garaiera469 metro
Distantzia81 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria4.370 (2023:  4)
alt_left 2.079 (%47,6)(2019) (%48,7) 2.130 alt_right
Dentsitatea46,57 bizt/km²
Zahartzea[2]% 24,93
Ugalkortasuna[2]‰ 51,45
Ekonomia
Jarduera[2]% 79,04 (2011)
Desberdintasuna[2]% 8,07 (2011)
Langabezia[2]% 12,61 (2013)
Euskara
Euskaldunak[3][4]% 6,80 (2018: %1,79)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.viana.es

1219koa du fundazio data, Nafarroako Antso VII.a erregeak berreraiki eta forua edo Arranoaren Erregalia eman zionekoa. Prospekzio arkeologikoek historiaurreko eta historiako berrogeita hamarren bat aztarnategi azaleratu dituzte, eta horrek erakusten digu inguruko eremurik aberatsenetakoa dela arkeologia alorrean.

Iruñetik 81 kilometrora eta Logroñotik 9 kilometrora dago.

Geografia

aldatu

Ingurune naturala eta klima

aldatu

Vianak Ebro ibaiko depresiogunearen berezko klima mediterraneo-kontinentala dauka. Neguak hotzak, udak beroak, aldaketa termiko handiak, eta euriak nahiko eskasak eta irregularrak izaten dira (batez ere udaberrian eta udazkenean egiten du euria). Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 1.000mm artekoak dira (herrigunean 500mm jausten ez diren arren, iparraldeko gunerik menditsuenetan 1.000mm ere jaus daitezke). Urteroko egun euritsuak 60 eta 100 egun bitartekoak dira.

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Hidrologia

aldatu

Vianako Las Cañas aintzira Ramsar hitzarmenaren barruan dago, garrantzi handiko ingurua izanik bai landarediari baita ere hegaztien aberastasunari esker.

Landaredia

aldatu

Nekazaritzak eragin zuzena izan du jatorrizko landaredi eta basoen galtzean eta gaur egun ez da jatorrizko artedietatik ezer geratzen.

Udalerri mugakideak

aldatu

Historia

aldatu

Hastapenak

aldatu

Indusketa arkeologikoek berrogeita hamarren bat aztarnategi prehistoriko eta historiko (tartean La Custodia) azaleratu dituzte, ingurukoen artean lurrik aberatsenetakoa dela berretsiz. Azken aurkikuntza Longarreko hipogeoa edo lurpeko hilobia da, Vianaren mugartearen iparraldean kokatua, orain dela 4.000 mila urte ingurukoa eta bere gisakoen artean Nafarroa osoko bitxien eta garrantzitsuentzat jotzen dutena.[6]

Vianako lurrak, Nafarroaren mendebaldean kokatuak, 1219an sartu zen lehenbizikoz historiografia ofizialean, Antso VII.a Azkarrak hirigune nagusia izanen zuena berreraiki eta birpopularazi zuenean.

 
San Felizes ataria.

1219ko Vianaren berreraikitze eta birpopulatzean, defentsa izan zen arrazoi nagusia: Nafarroako muga indartzeko gotorleku bat eraikitzea, LogroñorenGaztelako hiri handienaren— aurrean. Horretarako, inguruko herrixketako biztanleak bereganatu zituen, Arranoaren Forua delakoaren bitartez. Gainera, hiri berriak bere muinotik ikusbidean zuen garai hartako bide kultural, ekonomiko eta politiko nagusia: Done Jakue bideko edo Frantses bidea deritzon adarra.

Gaztelu batez, harresiaz eta bi elizaz hornitu zuten Viana. Erromatarren kanpamentu mitikoetatik ikasitako hirigintza-ereduen arabera eraikia izan zen hiriak, Erdi Aroan, setio eta gatazka ugari jasan zituen, eta Gaztelaren menpe geratu zen tarte laburretan. Garai horretatik du «txit noblea eta txit leiala» titulua.

Ingalaterrako erregeak Galesko Printzerriarekin, Frantziakoak Delfinerriarekin eta Gaztelakoak Asturiasko Printzerriarekin egin zuten bezala, Nafarroakoak, Karlos III.a Nobleak, 1423ko urtarrilaren 20an Vianako Printzerria eratu zuen, nafar tronuko oinordeko guztiek titulu horren jabe izan zitezen.

Hiru urte zituela, 1424eko abuztuan, bere ama doña Blancaren besoetan, Karlos printzeak Lizarrako merindadeko mendebaldean kokatutako bere hamahiru hiri eta gazteluen jabetza hartu zuen (besteak beste Guardia,gaurko Arabako Errioxan dena, eta San Vicente de la Sonsierra, “picao” direlakoengatik ezaguna den Errioxako hiria).

Bere bizitza osoa, etengabeko borrokan eman zuen. Nafarroako Erreinuko gobernadore, Kataluniako gobernadore nagusi, bere aldekoak ziren beaumontarrek errege aldarrikatua, Bartzelonan hil zen 1461ean. Katalanek kanonizatu nahi izan zuten. Pobleteko monasterioan lurperatua da. Historialari batzuek diotenez, Margarita Colón andrearekin Mallorcan izan zituen amodio-harremanetatik sortu zen Amerikaren aurkitzailea.

Haren deitura italierazkoaz ezagutzen dugu, baina Aragoi eta Valentziako Borgiatarretakoa zen eta haren aita Alejandro VI.ak elizgizon karrera egitera bultzatu zuen.

1492an Iruñeko apezpiku zela, anaia baten heriotzak norabidea aldarazi zion eta Aita Santuaren armadako kapitain buru izatera ailegatu zen. Ondoren, Fernando Katolikoak Gaztelara ekartzea agindu zuen. Ihes eginik, 1506an iritsi zen Iruñera. Handik laster, bere koinatua zen Juan Labritekoak nafar armaden kapitain nagusi izendaturik, Vianako gaztelua setiatu zuen, eta 1507ko martxoaren 12an hil zuten. Santa Mariako aldarean zegoen hilobi eder bat bazen haren oroimenean, eta hortik hartu zuen 1523an Johanes de Bargota aipatzen zuen Antonio de Guevarak bere hilartitza. Elizatik atera eta 1953 arte ez zuten itzuli bere harmailadira.

1965ean busto bat dedikatu zitzaion -Orduna eskultore erronkariarrarena- Sor Simona Oroz edo San Frantzisko Plazan. Gaurko vianarrek busto horri maglia rosa edo maillot horia paratzen zioten Miguel Indurainek proba horietakoren bat irabazten zuenean.

 
San Pedro elizaren erorkinak

Hiri titulua

aldatu

Vianak hiri titulua Nafarroako Felipe VI.ari (Espainiako IV.ari) erosi zion. Nafarroako bederatzi hirietako bat da. Gaztelua eta Soto Galindoko lurrak eskuratu zituen, gaur egun duen herri lurrik handiena.

Pizkundean eta Barrokoan Vianak harresia eskuratuko du "Erregearena zen-, kale gehiago egin, atariak erantsi, elizak zabaldu, eraikiko ditu etxeak, plazak, udaletxea, zezenetarako balkoiak, iturriak, Frantziskotarren komentua eta Ebroren ertzean Recajoko errota. 1592an Enrique ? humanista eta soldaduak herri honetatik igarotzean hauxe adierazi zuen: "Bada Eskualdean ogi ugari eta ardo on eta merkea franko, Vianako ardandegia Nafarroako Erresuma osoa ardoz hornitzeko gai da behar izanez gero, eta hemen Gaztelan baino merkeagoa da dena".

Aipamen honen ildotik, 1752an, Caracasko Gipuzkoar Konpainiak uxual edo pattar destilategi bat eraiki zuen. Iruñean 1665ean, goian aipatutako erregearen hileta zela medio antolatutako lehiaketan Francisco Alesónek, Vianako seme zen jesuita historialari prestuak, irabazi zuen saria euskarazko poema batekin.

Sakontzeko, irakurri: «Vianako gudua»

XIX. mendea Iruñea-Logroño Errepidearen eraikuntzarekin hasi zen. Handik pixka batera San Pedro eliza kuartel nagusitzat hartu zuten frantsesek. Gudaroste kantonatuentzat eta pasadizokoentzat –frantsesak, ingelesak, portugesak, gerrillak, Minaren Nafarroako Dibisioa- eman behar ziren razioek orube eta herri-lurrak saldu beharra ekarri zuten. 1834ean Tomas Zumalakarregi gipuzkoarrak "Alberguería" deritzan lautadan –hiriaren hegoaldean- estreinatu zuen bere lantza luzeko zalditeria. Done Jakue bideko leku hori izango zen 1875ean karlista eta liberalen arteko preso trukaketarik handienaren gertaleku. Bien bitartean San Pedro eliza erori eta Recajoko lursail handia saldu beharra izan zen. Mende bukaeran urtegia egin zen, udal abere-saila eskuratu, Foruen iturrira ura ekarri, eta 1897ko azaroaren 24an herrira argi-indarra iritsiko da. Gutxigatik ez zuen argi-indarra ikusi Francisco Navarro Villoslada vianarrak, bi urte lehenago hil baitzen Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuaren idazlea eta Nafarroako Euskara Elkargoko kide zena.

Lehenbiziko urteetan emigrazio handia nabari da, filoxera izurriteak eta ia etengabeko lehorteek eraginik. 1908an "Gremio de Obreros y Asociados" delakoa sortu zen, kutsu katolikokoa; 1919an jornalarien artean lur-sailak banatzen hasten dira; Errepublika iristerako kanilako ura bazen etxe guztietan; Autonomia-Estatutuei dagokienean, berriz, udalak, gehien bat tradizionalista, hiriburutik emandako agindu eta gorabeherei loturik ibiliko da. 1940-1950eko hamarkadaren azkenean ardo eta oliogintzako kooperatiba sortu zen, eta Salobreko bigarren urtegia bukatu.

1960an 2.513 biztanleetatik askorentzat ezinbestekoa zen emigrazioari hesia jarri zitzaion Nafarroako Sustapen Programaren bitartez, hiriari Poligonoa eman baitzion. Ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik munta handiko gertaera izan zen. Ur bilketa berria, Zaharren Egoitza, Jubilatuen Etxea, Santa Mariaren garbiketa, Kultur Etxea, Kiroldegia, Eskualdeko Osasun Etxea, Egoitza handitzea, erromesen etxea laster, eta abar: horiek guztiek egiten dute Viana itxaropenez betetako hiria.

Ondarea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Vianako kultura ondasunak»
 
Longarreko hipogeoa.

Arkitektonikoki aberatsa da hiriaren ondasuna. Hona hemen eraikin nagusiak:

Aztarnategiak

aldatu

Erlijio-ondarea

aldatu

Ondare zibila

aldatu

Ekonomia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Nafarroa Garaiko parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako Codés Azuelo izeneko parke eolikoa dago. Instalatutako potentzia 43,20 megawatt da, eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Ardogintza

aldatu

Gaur egun Viana da Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa "Errioxa Baxua" azpieskualdean.

Demografia

aldatu

XX. mendean zehar Vianak ez zuen gora-behera handirik izan biztanle kopuruari dagokionez. 1950eko hamarkadara arte jaitsiera txikia jasan zuen, baina ondoren berreskuratu egin zuen populazioa eta 3.400 biztanleen bueltan egon zen mendearen bukaera arte. XXI. mendearen lehen hamarkadan, berriz, hazkunde esanguratsua izan zuen, ia % 20 biztanle gehiago irabazi baitzituen.

Vianako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 241 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,49 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Vianan»
 
Vianako udaletxearen ikuspegia.

Udaletxea

aldatu

Foruen plazaren mendebaldean dago, elizaren ondoan. Eraikina Juan Raón arkitekto frantsesak diseinatu zuen XVII. mendean. 1688an eraikitzen amaitutako udaletxeak, estilo barrokoko fatxada dauka, erdi puntuko arkudun galeria baten gainean altxatua. Eraikuntzaren bigarren zatian, balkoi korritua dago eta alboetan bi dorre. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

2023-2027 legegintzaldia

aldatu

2023ko hauteskundeen ondorengo Vianako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
5 / 11
858 (% 39,67)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN)
4 / 11
753 (% 34,81)
Geroa Bai (GBai)
1 / 11
343 (% 15,86)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
1 / 11
209 (% 9,66)
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Vianako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[9]
Jose Maria Los Arcos Martinez[9][10][11] 1979 1983 Independientes de Viana[10][12]
Jose Maria Los Arcos Martinez[9][10][11] 1983 1987 Union del Pueblo de Viana[10][13]
Francisco Javier Aramayo Bernechea[9][10] 1987 1991 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jose Luis Collado Nicolas[9][10][14] 1991 1995 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Maria Los Arcos Martinez[9][10][11] 1995 1999 Nafar Herriaren Batasuna
Gregorio Galilea Arazuri[9][10][15] 1999 2003 Nafarroako Alderdi Sozialista
Gregorio Galilea Arazuri[9][15] 2003 2007 Nafarroako Alderdi Sozialista
Gregorio Galilea Arazuri[9][15] 2007 2011 Nafarroako Alderdi Sozialista
Gregorio Galilea Arazuri[9][15][16] 2011 2015 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jose Luis Murguiondo Pardo[9][15] 2015 2017 a Nafar Herriaren Batasuna
Maria Blanca Yolanda Gonzalez Garcia[9][15][17] 2017 2019 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Blanca Yolanda Gonzalez Garcia[9][15][18][19] 2019 2023 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Blanca Yolanda Gonzalez Garcia[20][21] 2023 Jardunean Nafarroako Alderdi Sozialista

a 2017ko Abuztuaren 10ean zentsura-mozio batek Jose Luis Murguiondo Pardo alkatetzatik bota zuen.

Azpiegiturak

aldatu

Garraioak

aldatu

La Vianesa izeneko autobus konpainiak Viana eta Logroño batzen dituen linea ustiatzen du. Linea honek zortzi zerbitzu egiten ditu Logroñotik Vianara, eta bederatzi kontrako norabidean.

Lorategiak

aldatu

Hezkuntza

aldatu

Erentzun ikastola

aldatu

1978an sortu zuten herriko ikastola (Xabier Antoñana izan zen sortzaileetako bat), eta hurrengo kurtsoan (1978-79) abian jarri zen 17 ikaslerekin. Ordutik, aldaketa eta hobekuntzen gastuei aurre egiteko, 1992an, 2007an eta 2016an Nafarroa Oinez jaia antolatu du ikastetxeak, azkenengo urtean Lodosako Ibaialde Ikastolarekin batera[22][23][24][25][26][27]. Gaur egun, 116 ikasle eta 13 irakasle ditu.

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Viana eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta horrenbestez hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 5,02k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

aldatu

2007ko urriaren 21ean ospatu zen Nafarroa Oinez Vianan 100.000 partaiderekin.

  • San Anton (urtarrilaren 17an): bezperan suak egiteaz gain, bertan baratxuriak, txorizoa eta abar erretzen dira.
  • San Felices (otsailaren 1ean): ospakizun berezia da arras, gogora ekartzen baitu 1219ko otsailaren 1 hartan Viana hiria eraiki zela, San Felices atarian lehen harria paratu zenean. Danbolineroa kaleetan barna ibiltzen da eskola garaian dauden haurrei dei eginez. Mezatatik ateratzean, agintariek txanpon bana ematen diete, gogoan izan dezaten sortiria noiz eraiki zuten.
  • Inauteriak (gozo-eltzearen igandea): Inaute ofizialen ondoko igandean eta Garizuman bete-betean sartuta ospatzen da Vianako Inautea. Ohitura berria da, eta inguruko jende asko biltzen du, Vianako inautearekin jaia errepikatzeko asmoz. Parranda eta jostatzea nahinon, Vianara urteko garai horretan hurbilduz gero.
  • Cuevasko Ama birjinaren Erromeria (Pazko astelehena): Done Jakue bideko azken santutegi nafarra, Cuevasko Ama Birjina benerazio handikoa da vianarren artean, eta egun horretan jende asko biltzen da baselizan. Eguraldi ona egiten duenetan, lagun talde asko bertan gelditzen dira bazkaltzen, eta jai giroak iluntze arte irauten du.
  • Vianako Hiria Artisautza Feria: hiriko ikastolak antolatua, Erramu igandean, Nafarroako Foru Erkidegoko eta inguruko erkidegoetako artisaurik onenetakoak biltzen dira bertan. Ehunka bisitari hurbiltzen dira Vianara egun horretan. Feria girotzeko musika, dantza eta herri kirol saioak ere egiten dira. Kultur ekitaldiak ere izaten dira: hitzaldiak, erakusketak…
  • Santa Maria Magdalena jaiak (uztailaren 22an): hiriko zaindariaren jaiak. Inguruan tipikoak diren festen modukoak: bigantxak, erraldoi eta buruhandiak, dastatze gastronomikoak, zezen-suzkoa, kontzertuak eta abar. Bezperan hasten dira.
  • Nievako Ama Birjinaren jaiak (irailaren 8aren ondoko igandea): duela gutxi arte hiriko jai nagusiak izan dira, uzta bildu eta garia jo ondotik. Irailean ospatzen dira eta festa animatuak dira oraindik ere, merezi du bertara hurbiltzea.
  • Asteburu Gastronomikoa (azaroaren 1eko astea): ospakizun honetan jatetxeek menu bereziak eskaintzen dituzte bertako berezitasunak dastatu ahal izateko. Gainera, hiriko zenbait elikagai enpresa ere bisitatzen ahal dira. Hitzaldiak antolatzen dira, eta hiriko ostatu eta jatetxe guztiek parte hartzen duten pintxo txapelketa egiten da, arrunt herrikoia bera.
  • Gazte eguna: maiatzean ospatzen da, herriko gazteen taldeek antolatua.

Vianar ospetsuak

aldatu

2014ko abenduaren 27an, Joan Manuel Serrat abeslaria Vianako 'seme kuttun' izendatu zuten herriarekin 50 urte baino gehiagotik zuen loturagatik[34].

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
  2. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  4. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  5. Nafarroako udal izendegia (Euskaltzaindia)
  6. (Gaztelaniaz) Irigaray Soto, Susana; Armendáriz Martija, Javier. (1993). «Resumen de las excavaciones arqueológicas en el hipogeo de Longar (Viana, Navarra): 1991-1993» Trabajos de arqueología Navarra (11): 270–275. ISSN 0211-5174..
  7. https://www.viana.es/turismo/que-ver-que-hacer/monumentos-y-edificios-de-interes/religiosos/iglesia-de-san-pedro-y-jardines-de-serrat/
  8. https://www.pamplona.es/eu/caminodesantiago/caminofrances/viana
  9. a b c d e f g h i j k l m (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  10. a b c d e f g h «Viana» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  11. a b c (Gaztelaniaz) «Fallece José María Los Arcos, ex alcalde de Viana y uno de los primeros afiliados a UPN» Diario de Navarra 2012-02-14 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  12. (Gaztelaniaz) «Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea. Aurkeztutako hautagai-zerrendak.» NAO 1979-03-07 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  13. (Gaztelaniaz) «Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea. Aurkeztutako hautagai-zerrendak.» NAO 45. zenbakia 1983-04-11 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  14. (Gaztelaniaz) «Las piscinas de Espronceda cumplen 30 años» Radio Estella (Noiz kontsultatua: 2024-10-08).
  15. a b c d e f g (Gaztelaniaz) «El cabreo por la vara de Viana, cuatro años de resquemor» Naiz 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  16. (Gaztelaniaz) «UPN denuncia que Viana se rotula en euskera 'a sus espaldas'» Diario de Navarra 2013-11-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  17. «UPNri Vianako alkatetza kendu diote, eta PSNko hautagaia izendatu dute» Berria 2017-08-11 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  18. (Gaztelaniaz) «Arrancan los alcaldes» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-22 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  19. (Gaztelaniaz) «La alcaldesa socialista de Viana permite que EH Bildu exhiba la ikurriña en el Ayuntamiento navarro» El Mundo 2019-07-21 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  20. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  21. (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  22. (Gaztelaniaz) «35 años de euskera en Viana» Diario de Noticias de Navarra 2014-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  23. (Gaztelaniaz) «El Nafarroa Oinez espera una fiesta histórica este domingo» Diario de Noticias de Gipuzkoa 2016-10-14 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  24. (Gaztelaniaz) «Erentzun Ikastola, 38 años de historia» Diario de Noticias de Navarra 2016-10-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  25. (Gaztelaniaz) «Normalizar las ikastolas, el objetivo del Oinez» Diario de Noticias de Navarra 2016-10-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  26. (Gaztelaniaz) «Nafarroa Oinez - Viana acoge hoy el Nafarroa Oinez, el primero impulsado por dos ikastolas» Diario de Navarra 2016-10-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  27. (Gaztelaniaz) «Balance "muy positivo" del Nafarroa Oinez 2016» Europa Press 2016-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  28. «Jiménez, Diego» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  29. «Pérez de Lanciego Eguilaz, José» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  30. «López de Frías, José» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  31. «Navarro Villoslada, Francisco» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  32. «Gancedo Ibarrondo, Eduardo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  33. «Antoñana Chasco, Pablo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  34. «Joan Manuel Serrat abeslaria Vianako 'seme kuttun' izendatu dute» EITB 2015-06-04 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa