Real Academia Galega
Real Academia Galega (euskaraz Galiziar Errege Akademia) izeneko erakundea galizieraren gramatikaz, ortografiaz eta lexikoaz arduratzen den instituzio ofiziala da. Arautze lanez gain, Día das Letras Galegas antolatzen du urtero, galizieradun esanguratsuak omentzeko helburuaz.
Real Academia Galega | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea, akademia, hizkuntz arauemailea eta akademia nazionala |
Herrialdea | Espainia |
Erabilitako hizkuntza | galiziera |
Agintea | |
Lehendakaria | Víctor Fernández Freixanes (en) , Xesús Alonso Montero (en) , Francisco Fernández del Riego (mul) , Manuel Murguía, Andrés Martínez Salazar (en) , Francisco Ponte Blanco (en) , Eladio Rodríguez (en) , Manuel Lugris Freire (en) , Manuel Casas Fernández (en) , Sebastián Martínez Risco (en) , Domingo García-Sabell (en) , Xosé Luís Méndez Ferrín, David Fernández Diéguez eta Xosé Ramón Barreiro (en) |
Historia | |
Sorrera | 1906ko irailaren 30a |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Hala ere, AGAL (Associaçom Galega da Língua) elkarteak, beste batzuen artean, portugesarekiko batasuna defendatzen du, eta bestelako arauak proposatzen ditu.
Historia
aldatu- 1906ko irailaren 30ean sortu zuten. Manuel Murguia lehenengo presidente izan zen 1923 arte, tarte hartan guztian Rosalia de Castro goraipatuz. Sorrera baino lehen, Emilia Pardo Bazan aitzindari nagusietakoa izan zen.
- 1926tik 1934 arte Castelao kideetako bat izan zen.
- 1942etik 1977ra, erakundeak ia klandestinitatean ibili behar izan zuen, Francoren diktadura zela eta. Garai hartan, Manuel Casás Fernández (1960 arte) eta Sebastián Martínez Risco y Macías presidenteak izan ziren.
- 1982an akordioa lortu zuten arautze lanetan, "Normas ortográficas e morfolóxicas do idioma galego" kaleratzean.
- 2003an aurreko arauak berrikusi zituzten.