Ireki menu nagusia

Franco Basaglia (Venezia, 1924ko martxoaren 11 - ibidem, 1980ko abuztuaren 29a) psikiatra italiarra izan zen.

Franco Basaglia
1979 - BasagliaFoto800.jpg
Bizitza
Jaiotza Venezia1924ko martxoaren 11
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1924ko martxoaren 11 -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1980ko abuztuaren 29a)
Heriotza Venezia1980ko abuztuaren 29a (56 urte)
Hobiratze lekua Veneziako San Michele hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: garuneko minbizia
Minbizia
Hezkuntza
Heziketa Paduako Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak psikiatra, neurologoa, antropologoa eta existential therapist Itzuli
Enplegatzailea(k) University of Parma Itzuli
Influentziak Jean-Paul Sartre
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Sozialista
www.fondazionefrancobasaglia.it/

Goriziako, Colornoko (Padua) eta Triesteko ospitale psikiatrikoetako zuzendaria, sendabide berri ezohikoak erabili zituen, ospitale psikiatrikoen ingurunea aldatuz eta terapia-taldeak sortuz, gaixo psikikoak beti barneratuak izatera behartu gabe, familian eta gizartean txertatzea lortu nahian. Basagliak gaixotasun psikikoaz zuen ikusmoldea zela eta, kritika eta eztabaida gogorrak sortu arren, haren proposamena onartua izan zen azkenik. Hala, gaixo psikikoei gainerako hiritarren eskubide berak ematen zizkien lege bat onartu zuen Italiako parlamentuak 1978an. Basagliaren zenbait lan: Instituzio ukatua (1968), F. Ongarorekin batera; Psikiatria instituzionalari buruzko oharrak (1969); Gehiengo baztertua (1971); Bake kriminalak (1973).

ErreferentziakAldatu