Mariano Ansó

politikari espainiarra

Mariano Fructuoso Ansó Zuntzarren (Iruñea, 1899ko urtarrilaren 21a - ibidem, 1981eko abuztuaren 29a) abokatu eta politikari errepublikarra. Iruñeko lehen alkate errepublikarra izan zen 1931an.

Mariano Ansó
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko martxoaren 9a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Gipuzkoa
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 13a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Nafarroa
Escudo Pamplona.svg
Iruñeako alkate

Bizitza
Jaiotza Iruñea1899ko urtarrilaren 21a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Iruñea eta Biarritz1981eko abuztuaren 29a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Acción Republicana
Izquierda Republicana

1931ko Gorte Konstituziogileetan diputatu atera zen Nafarroako barrutian. Bertan Julian Besteiroren presidentetzapean, gorteetako mahaiko 3. idazkari hautatu zuten. Ideologikoki Manuel Azañaren alderdietan partaide izan zen: 1931n Acción Republicana, 1935etik aitzina Izquierda Republicanan. 1936an parlamentura itzuli zen, Gipuzkoa ordezkatuz. Legegintzaldi honetan Defentsa Batzordeko presidente izan zen.

Gerra Zibilean Manuel Irujo Ministroaren justizia idazkari eta Justizia Ministro, Irujo ordezkatuz, izendatu zuen Juan Negrínek bere lehen eta bigarren kabineteetan, hurrenez hurren. Gerraostean Miarritzera (Lapurdi) joan zen bizitzera.

LanakAldatu

  • Yo fui ministro de Negrín, 1976. Espejo de España sarian finalista.


  Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.