Pio VI.a[1], sortzez Giovanni Angelo Braschi (Cesena, 1717ko abenduaren 25a - †Valence, 1799ko abuztuaren 29a), Eliza Katolikoaren 250. Aita Santua izan zen 1775 eta 1799 urteen bitartean.

Pio VI.a


250. Aita santu

1775eko otsailaren 15a - 1799ko abuztuaren 29a
Klemente XIV.a - Pio VII.a
kardinal

1773ko apirilaren 26a -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiovanni Angelo Braschi
JaiotzaCesena1717ko abenduaren 25a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaValence1799ko abuztuaren 29a (81 urte)
Hobiratze lekuaVatican Grotto (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Ferrara (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
italiera
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
KidetzaErromatar Eliza Katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 8820022 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Kardinal egin zuten 1773an eta babesle izan zuen Klemente XIV.aren ondorengo izan zen. Nepotismoa eta estatu boteretsuen arteko elkartasunezko politika bultzatu zituen. Auctorem fidei buldaren bidez (1794) jansenismoa gaitzetsi zuen berriro ere.

Frantziako Iraultzak ekarri zizkion ordea arazorik larrienak; duda-mudan ibili zen apaizgoaren konstituzio zibilari zegokionez (1790) eta bera bezala frantses apaiz asko zer egin jakin gabe geratu ziren. 1791. urtean konstituzioa eta iraultza gaitzetsi, eta bere inguruan onartu zituen Frantziatik egotzitako apaizak. Frantziako Iraultzak Italian izan zezakeen arrakasta ikusirik, Napoleon Bonapartek 1796. urtean eskaini zizkion bake baldintza gogorrak onartu behar izan zituen. Hala Pastoralis sollicitudo buldaren bidez Frantziako Iraultza onartu zuen.

Elizaren Estatuak gordetzen saiatu zen, baina Frantziak inbaditu zituen eta Tolentinoko ituna sinatzera behartu zuten 1797an. Josef Bonaparte ministro izendatu zuten Erroman eta Direktorioak Erromako Errepublika aldarrikatu zuen 1798an. Pio VI.a Aita Santua atxilotu zuten eta Valenceko presondegian espetxeratu. Hantxe hil zen handik gutxira.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pio VI.a  

Kanpo estekak

aldatu