Ireki menu nagusia

Catharine Parr Traill (jaiotza abizena Strickland ; Rotherhithe, Londres, 1802ko urtarrilaren 9a - Lakefield, Ontario, Kanada, 1899ko abuztuaren 29a) inglesez idazten zuen kanadarra zen, idazle, botanikari eta naturalista izan zen.

Catharine Parr Traill
Mrs Catherine Parr Traill by Topley.JPG
Bizitza
Jaiotza Londres eta Rotherhithe Itzuli1802ko urtarrilaren  9a
Herrialdea  Kanada
Heriotza San Frantzisko1899ko abuztuaren  29a (97 urte)
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, botanikaria, naturalista, haur literaturaren idazlea eta scientific illustratorra Itzuli
Lan nabarmenak Studies of plant life in Canada, or, Gleanings from forest, lake and plain Itzuli
Canadian Crusoes Itzuli

BiografiaAldatu

Londres hego-ekialdeko Rotherhithe izeneko barrutian jaio zen 1802 urtean, Strikland sendian. Bere lau ahizpa eta bi anaiekin batera, Reydon Hall landa eremuan hazi zen. Haren bi ahizpa zaharrenek, Eliza eta Agnes Strikland, ospea eskuratu zuten eginiko idazlan historikoei esker. Ahizpa gazteenak, berriz, Catharine eta Susanna Moodie haur literaturari ekin zioten. 1818 urtean idatzi omen zuen Catharinek lehenengo liburua, 16 urte zituela eta ondoren jarraitu zuen haur eta gazteei zuzendutako ipuinak idazten, ezkondu arte. Ordurako poeta eta ilustratzaile gisa errekonozimendua bazuen.

1832 urtean Thomas Traill teniente edo lotinant erretretatuarekin ezkondu zen eta handik gutxira Kanadara abiatu ziren senar-emazteak. Hilabete batzuren buruan bere ahizpa Susanna, John Moodie (1797-1869)senarra zuela 1831etik, ibilbide bera egin zuen.

1834 urterako bi familiak Ontarion zeuden Katchewanooka lakuaren inguruan eginiko landetxetan; bertan lehenagotik baitzegoen haien neba Samuel Strickland (1805–67).

Baina Traill jauna ez zen ongi egokitu aitzindarien bizimodu hartara eta hegoalderago joan zen familia osoa 1836-1837 urteetako krisia pairatu ondoren; zailtasun asko izan zituzten senar-emazteak eta zazpi seme-alabek. Gero, 1857an, sute batean, Oakland inguruan bizi zirela, dena galdu zuten eta lagun eta ahaiden laguntzaren premia izan zuten. 1859 urtean Thomas Traill hil zen eta Catharine anaia Samuelen laguntzarekin, Lakerfield inguruan zuen etxera itzuli behar izan zuen seme-alabekin. Etxe hartan eman zituen bere azken urteak.

Kanadan bizi zela, idazle emankorra izan zen ere. Behatutako guztia oharretan jasotzen zuen, garatu eta liburutan bildu, xehetasunez eta informazio baliotsuez beteta. Horrez gain, gutun bilduma handia utzi zuen.

LanakAldatu

Gazte zela idatzitako lan batzuk era anonimoan argitaratu zituen, edo beste batzuk ahizpa bat edo bestearekin lankidetzan idatzi zituen; horrek zailtzen du garaiko lan guztiak ongi identifikatzea. Kanadan idatzitako lanek, literaturaz gain (adibidez, Canadian Crusoes elaberria) gai berriak jorratu zituzten, hala nola, botanika, naturalismoa eta etnografia. Besteak beste, 1836ko The Backwoods of Canada (Kanadako urrutiko eskualdeak)liburuan eguneroko bizimodua islatzen du, harremanak bertakoekin eta kolonoekin, landaretza, fauna, eguraldia, etab. hasieran idatzi zuen, edo urte batzuk beranduago oso ospetsua izan zen bere emakume etorkinentzako gida, The Female Emigrant's Guide, and Hints on Canadian Housekeeping orduko bizimodua aurrera ateratzeko behar zen jakituria ondarearen lekuko.


  • (Ingelesez) The Tell-Tale: An Original Collection of Moral and Amusing Stories, 1818,
  • (Ingelesez) Disobedience or, Mind What Mamma Says, James Woodhouse, 1819
  • (Ingelesez) Reformation or, The Cousins, James Woodhouse, 1819
  • (Ingelesez) Little Downy or, The History of a Field Mouse: A Moral Tale, Dean and Munday, 1822
  • (Ingelesez) Prejudice Reproved or, The History of the Negro Toy-seller, Harvey and Darton, 1826
  • (Ingelesez) Young Emigrants or, Pictures of Life in Canada, Calculated to Amuse and Instruct the Minds of Youth, Harvey and Darton, 1826
  • (Ingelesez) The Juvenile Forget-Me-Not or, Cabinet of Entertainment and Instruction, N. Hailes, 1827
  • (Ingelesez) The Keepsake Guineas or, The Best Use of Money, Newman, 1828
  • (Ingelesez) Sketches from Nature or, Hints to Juvenile Naturalists, Harvey and Darton, 1830
  • (Ingelesez) Sketchbook of a Young Naturalist or, Hints to the Students of Nature, Harvey and Darton, 1831
  • (Ingelesez) The Backwoods of Canada; Being Letters from the Wife of an Emigrant Officer, Illustrative of the Domestic Economy of British America, Charles Knight, 1836
  • (Ingelesez) The Canadian Crusoes: A Tale of the Rice Lake Plains, Hall and Virtue, 1852
  • (Ingelesez) The Female Emigrant's Guide, and Hints on Canadian Housekeeping, Maclear, 1854
  • (Ingelesez) Lady Mary and Her Nurse or, A Peep into the Canadian Forest, Hall and Virtue, 1856
  • (Ingelesez)Canadian Wild Flowers, John Lovell, 1868
  • (Ingelesez) Studies of Plant Life in Canada or, Gleanings from Forest, Lake and Plain, A. S. Woodburn, 1885
  • (Ingelesez) Pearls and Pebbles or, Notes of an Old Naturalist, Briggs, 1894
  • (Ingelesez) Cot and Cradle Stories, Briggs, 1895

Kanpo loturakAldatu