Iris Apfel

estatubatuar enpresaburua, barne-diseinatzailea eta moda ikonoa

Iris Apfel, Iris Barrel jaiotza-izenez, (Queens, New York, AEB, 1921eko abuztuaren 29aPalm Beach, Florida, AEB, 2024ko martxoaren 1a)[1] estatubatuar enpresaburu, barne-diseinatzaile eta moda ikonoa izan zen. Ezaguna jazten zituen betaurreko handi borobilengatik.[2][3]

Iris Apfel

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIris Barrel
JaiotzaQueens eta New York1921eko abuztuaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPalm Beach2024ko martxoaren 1a (102 urte)
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen
New York University Institute of Fine Arts (en) Itzuli
Putney High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbarrualdeen dekoratzailea, enpresaburua eta modeloa

IMDB: nm3846278 Allocine: 711741 Rottentomatoes: celebrity/iris_apfel Allmovie: p743979 Metacritic: person/iris-apfel
Instagram: iris.apfel Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Familia judu batean jaio zen, eta Samuel Barrelen alaba bakarra izan zen. Familia ispilu- eta kristal-negozio baten jabe zen, eta emaztea Errusian jaioa, Sadye, moda-boutique baten jabea.[4][5]

Lan ibilbidea aldatu

Gaztetan Women's Wear Daily moda-aldizkarian lan egin zuen, Robert Goodman moda-ilustratzailearen laguntzaile gisa eta bere bidez Elinor Johnson ezagutu zuen. 1947an, Carl Apfel ehungintza-merkataria ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen 1948an.

Handik bi urtera, Old World Weavers ehungintza- eta barne-diseinuko konpainia sortu zuten. 1950 eta 1992 bitartean bere senarra Carl eta biek sortu zuten Old World Weavers ehungintza enpresan jardun zuten. Tarte horretan, XVII, XVIII eta XIX. mendeetako ehunen kopiak egiten trebatu ziren. Horrez gain, Etxe Zuriarentzat lan egin zuten bederatzi presidente ezberdinen agintaldietan: Harry S. Truman, Dwight D. Eisenhower, John F. Kennedy, Lyndon B. Johnson, Richard Nixon, Gerald Ford, Jimmy Carter, Ronald Reagan eta Bill Clinton presidenteen administrazioetan.[6]

1992an senarra eta biek erretiroa hartu zuten ehungintzatik.

Bestelako lanak aldatu

2005ean Irisek Metropolitar Arte Museoaren Jantzien Institutuan erakusketa egin zuen. 2011n Austingo Texasko Unibertsitateko Ehun eta Arropa saileko irakasle bisitari izendatu zuten. Albert Maysles zuzendariak 2014an egin zuen Iris dokumentaleko protagonista izan zen.[7] 2019an, 97 urterekin, IMG konpainiarekin sinatu zuen modelo gisa.

Bizitza pertsonala aldatu

 
Iris Apfel, O Cinema Miami Beach-en IRIS dokumentala aurkezteko,2015.03.08

67 urtez egon zen ezkonduta Carl Apfelekin, 1947an ezagutu zuen ehungintzako merkatari batekin.[8] Urtebete geroago ezkondu ziren. 2015eko abuztuaren 1ean, Carl 100 urte zituela hil zen, 101 urte bete baino hiru egun lehenago.[9]

2024ko martxoaren 1ean hil zen, 102 urte zituela; iragarki publikoa bere Instagram kontu ofizialetik egin zen, heriotzaren arrazoiak zehaztu gabe.[10]

Legatua aldatu

Dokumentala aldatu

2014. urtean, Iris Apfelen bizitzari buruzko dokumentala egin zuen Albert Mayslesek. Urte bereko urrian estreinatu zen New Yorkeko Zinemaldian. Magnolia Pictures banaketa-konpainiak banaketa-eskubideak erosi zituen 2014. urtean, Estatu Batuetako zinema-eremuetan proiektatzeko.[11] 2015eko urrian, dokumentala Netflix-en katalogoan sartu zen.[12]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu