Atahualpa[1] edo —kitxuazAta-wallpa[1] (Quito, egungo Ekuador, 1497 - Cajamarca, egungo Peru, 1533ko uztailaren 26a) Quitoko errege izan zen eta, Huascar anaiaren aurkako gerra irabazi ondoren, Inka Inperioko 13. eta azken enperadorea, 1528tik 1533ra.

Atahualpa
Ataw Wallpa portrait.jpg
13. Sapa Inka

1532 - 1533
Huascar
Bizitza
Jaiotza Quito, 1500
Herrialdea  Inka Inperioa
Heriotza Plaza de Armas of Cajamarca (en) Itzuli1533ko abuztuaren 29a (egutegi gregorianoa) (32/33 urte)
Hobiratze lekua Cajamarca
Heriotza modua heriotza zigorra: urkatzea
Familia
Aita Huayna Cápac
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak kitxua
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

BizitzaAldatu

Enperadore bilakatu zen, Huascar bere anaia gazteagoaren aurkako gerra zibilean garaile irten ondoren. Haien aita Inca Huayna Capac gaixotasun batez hil ostean hasi zen gerra.

Gerra zibilean ari zirenean, Francisco Pizarro espainiar konkistatzailea heldu zen, eta Atahualpa atxilotu zuen. Atahualpa menpeko zuela, Inka Inperioa kontrolatu ahal izan zuen. Huascarrek garaitu zuen ondokoan, Pizarro espainiar konkistatzaileak lagunduta. Pizarroren eta Atahualparen arteko elkarrizketa batean, kristau egin eta Espainiako erregea ezagutzeko aitzakian, atxilotu zuen espainiarrak. Inkak bahisari handi bat (gela bete urre) ordaindu zuen, eta azkenean bataioa onartu zuen, baina hala ere hiltzera kondenatu zuten espainiar konkistatzaileek. Lepoa bihurrituta hil zuten. Halaxe, Inka Inperioa desagertu zen, eta de facto lurralde haiek Espainiar Inperioaren jabetza bihurtu ziren.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atahualpa