Joanes Bataiatzailea
Joanes Bataiatzailea edo Joan Bataiatzailea[1] —hebreeraz: יוחנן המטביל, Yoḥanan ha-mmatbil; arabieraz: يحيى, Yahyá edo يوحنا المعمدان, Yūhannā al-maʿmadān; arameraz: ܝܘܚܢܢ, Yoḥanan— (Judea, K.a. 6 aldean – Machaerus, 31–32) predikari ibiltaria[2] eta buruzagi erlijiosoa izan zen[3], Jordan ibaian bataioaren aldeko mugimendua sortu zuena. Aditu batzuen ustetan, haren ideologia eseniarren eskolaren barruan zegoen[4] nahiz eta frogak izan ez. Kristautasun, islam, bahaismo eta mandeismoaren arabera, profeta izan zen. Hainbat titulurekin ere izendatzen da: Done Joanes, Jaun Done Joanes, San Joanes, San Joan, Jondoni Joanes (Lap. eta BNaf.) edo Jondane Joanes (Zub.).[5][6]
Joanes Bataiatzailea | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ein Karem (en) , K.a. 6 aldean | ||
Bizilekua | Judeako basamortua | ||
Talde etnikoa | Juduak | ||
Heriotza | Machaerus (en) , 31–32 (34/35 urte) | ||
Hobiratze lekua | Nabi Yahya Mosque (en) | ||
Heriotza modua | : burugabetzea | ||
Familia | |||
Aita | Zakarias | ||
Ama | Elisabet | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | judu palestinar aramera | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | eremutarra | ||
Lantokia(k) | Palestina | ||
Santutegia | |||
Ekainaren 24 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Historialari erlijioso gehienen ustetan, Joanesek Betania inguruan bataiatu zuen Jesukristo[7]. Orduan, Jesus bera baino mesias handiagoa izango zela adierazi zuen:
« | Biharamunean, Joanek Jesus beregana etortzen ikusi eta esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, munduko bekatua kentzen duena. Jainkoaren bildotsa, munduko bekatua kentzen duena. Honetaz ari nintzen, “Nire ondoren datorren gizona nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean. Nire ondoren datorrena. Neuk ere ez nuen ezagutzen; baina ni urez bataiatzera etorri banaiz, bera Israel herriari agerrarazteko izan da» | » |
—Joanen Ebanjelioa:1, 29-31 |
Joanes Bataiatzailearen izena duten elizak
aldatuEuskal Herrian
aldatu- Jondoni Joanes Batista eliza (Donibane Lohizune)
- Done Joanes Bataiatzailearen eliza (Hauze)
- Done Joanes Bataiatzailearen eliza (Larraine)
- Done Joanes Bataiatzailearen eliza (Maule-Lextarre)
- Done Joanes Bataiatzailearen eliza (Ozeta)
- San Joan Bataiatzailearen eliza (Arrasate)
- San Joan Bataiatzaile eliza (Aulesti)
- San Joan Bataiatzailearen eliza (Hernani)
- San Joan Bataiatzailearen eliza (Lezo)
Euskal Herritik kanpo
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. 177. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. .
- ↑ Cross, F. L.. (2005). Oxford Dictionary of the Christian Church. (3. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 978-0-19-280290-3..
- ↑ Funk, Robert W. & the Jesus Seminar. (1998). The Acts of Jesus: the search for the authentic deeds of Jesus. San Frantzisko: Harper, 268 or..
- ↑ Harris, Stephen L. (1985) Understanding the Bible. Palo Alto: Mayfield; p. 382
- ↑ Euskaltzaindia. 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak. .
- ↑ Euskaltzaindia. 125. araua: San, santu, done eta besteren erabilera. .
- ↑ Sennott, Charles M.. (2003). The body and the blood. Public Affairs Pub, 234 or..