Gioconda Belli
Gioconda Belli (Managua, 1948ko abenduaren 9-) gaur egungo idazle nikaraguarrik ezagunenetarikoa da. Bere lanik ospetsuena "La Mujer Habitada" da, hainbat hizkuntzatara itzulitakoa, oraindik ez euskaraz. Olerkiak eta eleberriak landu ditu.
Gioconda Belli | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Managua, 1948ko abenduaren 9a (76 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bizilekua | Santa Monica |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, kazetaria, eguneroko-idazlea, idazlea eta aktibista |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Academia Nicaragüense de la Lengua (en) ![]() |
giocondabelli.org | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Politikoki, 1970etik 1994 arte FSLNren militantea izan zen. 2023ko otsailean, Daniel Ortegaren Nikaraguako gobernuak nikaraguar herritartasuna kendu zion, beste hainbat pertsonaia publiko eta intelektuali bezala[1].
2023ko martxoko Bilbaopoesia Jaialdian egon zen, bere lanaren hausnarketa egiten.[2] Bere hitzetan:
« | Iraultzailea izatea geure bizitzak zentzua izan dezan bilatzea da. Batzuetan beldurrik gabe ez ezik, itxaropenik gabe ere borrokatzen jakin behar da.[2] | » |
Biografia
aldatuGioconda Belli Managuan jaio zen, 1948ko abenduaren 9an. Bere aita[3], Humberto Belli, enpresaburua izan zen, eta bere ama, Gloria Pereira, Managuako Antzerki Esperimentalaren fundatzailea izan zen[4]. Bellik lehen hezkuntza Managuako La Anunciación Eskolan gauzatu zuen; bigarren hezkuntza, berriz, Madrileko Real Santa Isabel Eskolan egin zuen 1965ean. Filadelfian (Estatu Batuak) Publizitate eta Kazetaritzako diploma bat lortu ondoren, Managuara itzuli zen.
1967an lehen aldiz ezkondu zen. Bere lehen alaba, Maryam, 1969an jaio zen, Melissak 1973an jarraituta. Bigarren ezkontzatik Camilo jaio zen 1978an. 1987an hirugarren aldiz ezkondu zen, eta Adriana jaio zen ezkontza horretatik 1993an.1990az geroztik, Estatu Batuen eta Nikaraguaren artean igaro zuen denbora. 2013an, Nikaraguan finkatu zen behin betiko.[5]
Somozaren diktadurapean, Belli jazarria izan zen eta Mexikon eta Costa Rican erbesteratu zen; 1979ko Iraultza Sandinistaren garaipenarekin Nikaraguara itzuli zen arte. Han, hainbat kargu izan zituen gobernu berrian, baina 1993an Daniel Ortegaren kudeaketaren norabide autoritarioarekin izandako desadostasunengatik kargua utzi zuen eta Madrilera joan zen bizitzera[6], erbesteratuta.
2023ko otsailean, Gioconda Belli eta beste 93 pertsona, (tartean Sergio Ramirez eta Luis Carrion), "aberriaren traidoretzat" jo zituzten edozein kudeaketa edo kargu publikotarako gaitasunik gabe utziz; Daniel Ortega eta Askatasun Nazionalaren Fronte Sandinistaren kontra egon zirelako.[7]
Otsailaren 23an, Bellik Gabriel Boric Txileko presidentearen eskaintza onartu zuen, Txileko herritartasuna izateko, Nikaraguako herritartasuna kendu ostean.[8]
2024ko urtarrilean, Espainiako Gobernuak Espainiako nazionalitatea ematen dio, herritar-agiri bidez.
Bibliografia
aldatuOlerkiak
aldatuEleberriak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Maldonado, Carlos S.. (2023-02-15). «Ortega despoja de la nacionalidad a otros 94 nicaragüenses, entre ellos los escritores Sergio Ramírez y Gioconda Belli» El País (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Sierra, Elena. (2023-03-19). ««Ser revolucionario es buscar que la vida de uno tenga sentido»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gioconda Belli: "Me han querido quitar mi patria y mi nacionalidad, pero nada pueden contra mi esencia nicaragüense"» ELMUNDO 2023-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) Rubin, Don; Solorzano, Carlos. (2013-10-08). World Encyclopedia of Contemporary Theatre: The Americas. Routledge ISBN 978-1-136-35928-6. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Escritores.org. (2013-10-28). «Belli, Gioconda» www.escritores.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ «Lejos de una Nicaragua irreal | Nueva Sociedad» Nueva Sociedad | Democracia y política en América Latina 2022-12-12 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gioconda Belli rompió su pasaporte nicaragüense en televisión» infobae 2023-02-23 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ «Escritora nicaragüense Gioconda Belli acepta nacionalidad chilena tras ofrecimiento del Presidente Boric - La Tercera» www.latercera.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).