Laurits Tuxen
Laurits Regner Tuxen (Kopenhage, 1853ko abenduaren 9a - ibidem, 1927ko azaroaren 21a) daniar margolari eta eskultorea izan zen, Skagengo margolariekim lotua.
1868tik 1872ra Danimarkako Artearen Errege Akademian ikasi zuen Peder Severin Krøyerrekin batera eta ondoren Léon Bonnaten estudioan ikasi zuen Parisen. 1870ean iritsi zen lehen aldiz Skagenera, eta hainbat aldiz itzuli zen. Hurrengo bi hamarkadetan Europan zehar bidaiatu zuen, Europako errege-familien erretratuak margotuz. Erretratuez gain, Skagen eskualdeko paisaiak ere margotu eta eskulturak egin zituen.
Iruditegia
aldatu-
Kristian IX.a Danimarkakoa familiarekin (1886)
-
Nikolas II.a Errusiakoaren ezkontza (1895)
-
Mahaitik altxatuz (1906)
-
Ipar Itsasoa eguraldi ekaiztsuan. Eguzkia sartu ondoren (1909)
-
Absalon apezpikuak Svantevit jainkoa eraitsi du Arkona lurmuturrean
-
Itoa itsasertzera eramaten dute (1913)
-
Peder Severin Krøyer