Andoni Salamero

euskal idazlea

Andoni Salamero Alberdi (Zumarraga, Gipuzkoa, 1966ko abenduaren 9a) euskal idazlea da, olerkaria. Euskal Filologian lizentziaduna,[1] lanbidez euskarako irakasle aritu izan da, Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean. Hits&Fits talde literarioaren partaidea izan zen. Orain bioberatasun-tailerrak ematen dihardu herriz herri eta baita agur-omenaldiak prestatzen ditu inor hil denean.

Andoni Salamero
Bizitza
JaiotzaZumarraga1966ko abenduaren 9a (57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

Literaturaren Zubitegia: 677

Lanak aldatu

Poesia aldatu

  • Zu. Ni. Bi. Bidean... (2004, Apatx)
  • " Bide ertzeko printzak " (2006, Apatx)
  • Japonia: poesiaren sumendi ezkutua (2012, Apatx). Martin Jauregialzo Arregirekin batera egina.

Beste lanak aldatu

∗Beste hainbat poetarekin batera, " Euskalduna eta gaztea" Poesia eta etorkizuna. Beste sentimentalitatea", Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako argitaralpenean esku hartua.

∗Beste hainbat olerkarirekin, 1999.urtetik," Hatsa Poesia Elkartea"-k Senperen argitaratzen duen olerki-bildumetan parte hartu du.

Oskorriren Iparragirre bueltan etxera diskoan parte hartu zuen, esatari gisa.

* "Mikel eta Laja" trikitilariekin " Non zuztarra, han adarra" diskan jardundakoa-abestien hitzak zein doinuen sormenean-

JosAnton Artzeren Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat ikuskizunean lagundu zuen.

∗Pantxoa eta Peio kantarien " Lurra eta Maitasuna" diskan " Bake bidean" kantaren egilea

*Juan Mari Beltranekin, Kukai Dantza taldearekin, Pello Ramirez eta bestelako musikariekin batera " Hots larretan" diska argitaratu.

  • Aitor Biainekin eta Oñatiko Ganbara abesbatzako kideekin, bi emanaldien gidoi-lanetan aritu izan da, eta errezitatzaile gisa esku hartu du: " Bizitzaren maitasun harian"-en eta " Argiaren hotsa"-n, hala nola Ganbara Faktoriaren " Euskal Mitologia" lan berriaren kantuen sormenean. Berriki eskaintzen ari diren " Oroimenean" emanaldian dihardu narratzaile gisa.
  • Peio Ospitalekin, bere " Arnasa...hatsa...bizia..." diskan esku hartu izan du kantuen hitzak idazten eta zenbait abestiren doinua konposatzen.Mixel Ducau, Peio Ospital, Paul Smet-ekin dihardu " Arnasa...hatsa...bizia " ikuskizuna herriz herri zabaltzen
    • Mixel Ducau, Ekaitz Goikoetxea hala nola Eneko Galdos-ekin " Adi-adi izan hadi" emanaldia aurkeztu eta zuzentzen du herriz herri ikuskizun hau zabalduz.
    • Mixel Ducau, Caroline Phillips-ekin batera, " Artze, Joxan, oroituz!" ikuskizunean esku hartzen du, Joxan Artzeren obraren zabalkundea eginez.
    • Mixel Ducau, Caroline Phillips eta Andoni Egañarekin " Amerri" ikuskizuna eskaintzen ari da. Sortzaile hauekin beste emanaldi bat eskaintzen " Irratiprest" deiturikoa.
    • Errege Beldarekin batera, "Txistema " emanaldia eskaintzen ari dira
    • Aitor Mendiluze eta Pello Ramirezekin batera " Dolu" errezitaldia eskaintzen dute herriz herri.
    • Nacho Soto, Pello Ramirez, Josu Garai-rekin batera " Bihotzaz haraindi" ikuskizuna eskaintzen.
    • Garazi Etxaburu, David Azurza, Urbil Artolarekin batera, " Ttunkurrun kuttuna" emanaldia egiten dihardute.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Felix IBARGUTXI OTERMIN: «Andoni Salamero Alberdi», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Kanpo estekak aldatu


 
 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.