Martxelo Otamendi

Gipuzkoar kazetaria

Martxelo Otamendi Egiguren (1957ko abenduaren 9a, Tolosa, Gipuzkoa) euskal kazetaria da. Euskaldunon Egunkariaren zuzendaria izan zen, 1993ko ekainaren 9tik —ia egunkari haren sorreratik— 2003ko otsailaren 20an bortxaz itxi zuten arte. Horren ondoren Berria egunkaria zuzendari izan zen bere sorreratik 2023ko ekainean erretiroa hartu zuen arte[1].

Martxelo Otamendi

(2007)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMartxelo Otamendi Egiguren
JaiotzaTolosa1957ko abenduaren 9a (66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Lan nabarmenak

IMDB: nm4400251 Inguma: martxelo-otamendi-egiguren Edit the value on Wikidata

Euskara irakasle eta kazetaria Euskal Telebistan (1984-1993)

aldatu

Euskara-irakasle izan zen hasieran, hasierako Korriken antolaketan ere parte hartu zuela. Tolosako euskaltegiko zuzendaria ere izan zen geroago.[2]

1984an kazetaritzan hasi zen, Eginen Egun on eranskinean Frankie Tai pseudonimoa erabiliz. 1987tik 1989ra, Euskal Telebistan aritu zen lanean, Tolosako Udal Euskaltegian bi urteko eszedentzia eskatuta. 'Txoria dut maite' programaren ardura hartu zuen bere gain. Ondoren, 'Aste ero' asteroko saioko zuzendaria izan zen. ETBko lanak promozionatzea izan zen Otamendiren orduko lan nagusia. Jaioterriko Galtzaundi Euskara Elkartean ere buru-belarri murgildu zen. ETBn barne ekoizpena eragiteko aukera izan zuen bi urtetan, eta Boisera (AEB) jo zuen ondoren. Tolosako euskaltegira lanera itzuli zen handik, eta ETBko 'Babel' programa egin zuen urtebetez. Euskaltegia utzi, eta 'Egonean giro' magazina zuzentzeari ekin zion ETBn; 1991 urtea zen, eta urte eta erdiz bete zuen lan hura. Urte hartan udan gazteentzako 'Rockibili' saioa ere egin zuen.[3][2]

Euskal Telebistak 1992tik 1994ra bitartean sortutako Flamingo Berria telesailean gidoigilea izan zen Ramón Barea, Felipe Loza eta Joanes Urkixo-rekin.

Euskaldunon Egunkariko zuzendaria (1993-2003)

aldatu

1990eko abenduaren 6an argitaratu zen Euskaldunon Egunkaria-ren 1. zenbakia. Hasiera hartan Pello Zubiria izan zen zuzendaria eta Iñaki Uria zuzendariordea. Baina 1993an Zubiria Argia aldizkarira itzuli zenean Martxelo Otamendik egunkariko zuzendaritza hartu zuen. 2003ko otsailaren 20ra arte, Guardia Zibilak kazeta itxiarazi zuen arte.[4][5]

Euskara hutsezko egunkari bakarra izango zena sortzea prozesu eredugarria eta emankorra izan zen, urte gutxi lehenago inor gutxik uste baitzuen ekonomikoki bideragarria izango zenik.[6] Baina sortzea bera bezain eredugarria izan zen egunkariaren iraupena eta hobekuntza hurrengo urteetan. Hasi zenekoan 32 orrialde baino ez zituen biltzen; Otamendik egunkaria hamar urtez zuzendu ondoren, zarratu zutenean, 60 orrialde inguru ziren, aparteko eranskinak kontuan hartu barik.[7] Gainontzeko egunkarien moduko egituraketa zuen: Iritzi saila, Euskal Herriko politika eta gizartea, Nazioartekoa, Ekonomia, Kirolak, Kultura... Guardia Zibilak egunkaria itxiarazi baino ordu batzuk lehentsuago 2003an Azpeitiako Aitonenan hitzaldi batean Otamendik azaldu zuen 9.000 erosle izatera heldu zirela, eta kopuru hori handitzeko hausnarketa egiten zirela.[8] Bi hilabete lehenago Internet-ekarpenak goraipatzeko Buber saria jaso zuen Euskaldunon Egunkariak Interneten euskara garatzeko egindako lanagatik.[9]

Euskaldunon Egunkaria itxieraren kasua (2003)

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskaldunon Egunkariaren itxiera»
 
Miguel Urbán eta Egunkariarekiko Madrilgo elkartasun taldeko zenbait lagun Martxelo Otamendirekin.

ETAri laguntzea leporatuta, 2003ko otsailaren 20an Euskaldunon Egunkaria ─euskara hutsean argitaratzen zen egunkari bakarra─ ixteko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta Egunkaria-ko zuzendaritzako hamar kide atxilotu zituzten. Honek guztiak iskanbila sortu zuen euskal gizartean, batetik erabakiak neurrigabetzat eta eskubideen zapalketatzat jo zituztelako, eta, bestetik, hamar atxilotuetako bostek torturak eta tratu txarrak salatu zituztelako. Otamendik tortura latzak salatu zituen.[10][11]

Berriako zuzendaria 2003tik

aldatu

Euskaldunon Egunkariaren itxieraren ondorioz, protesta, diru-bilketa eta manifestazio erraldoiak antolatu ziren. Gizartearen erantzuna hain izan zen jendetsua, non lau hilabeteko epe laburrean Berria egunkaria sortuko zen, eskaera sozial horri erantzuteko asmoz. Euskaldunon Egunkaria itxi eta lau hilabetera, 2003ko ekainaren 21ean, Berriaren lehenengo zenbakia kaleratu zen eta Otamendi zen zuzendaria.[25][26]

2003az geroztik, Otamendi zuzendari, hobekuntza-prozesu ugar[1]i izan ditu egunkariak. Besteak beste hauek:

Hobekuntza horien ondorioz, 2017an Berriaren paperezko edizioak 58.000 irakurle zituen eta Internet edizioak 46.000.[32]

30 urte zuzendari izan ondoren, 2023ko uztailean erretiroa hartu zuen eta BERRIA Taldearen akziodunen batzarrean jakinarazi zen Amagoia Mujika izango zela zuzendari berria[33][1].

Ohiko solaskide irratian eta telebistan

aldatu

Otamendi ohiko solaskidea izaten da Euskadi Irratiko Faktoria (irratsaioa) programan (hasieran Maite Artolak gidatzen zuen eta 2020tik Iñaki Guridik), baita Euskal Telebistan eta Kataluniako TV3n ere.[34][35][36][37][38]

Sariak

aldatu
  • 1992: Telebistako saiorik onenarentzako Argia Saria 'Egonean giro' magazinagatik.[2]
  • 2002: Buber saria Euskaldunon Egunkariak Interneten euskara garatzeko egindako lanagatik.[9]
  • 2003: 13. Korrikako mezuaren egilea.[39]
  • 2005: "Torredembarra Hiria" sarietako bat eman zioten.[40]
  • 2005: "Rikardo Arregi" Kazetaritza Sarietako ohorezko aipamena eskuratu zuen.[41]
  • 2018: "Rikardo Arregi" Kazetaritza Sarien 30. urtemugan sariketa berezia antolatu zuen Andoaingo Udalak, eta 30 urte horietako komunikazioaren 10 mugarri saritzea erabaki zuten. 10 horietako bat izan zen Euskaldunon Egunkaria / Berria bikotea, eta Martxelo Otamendi bateko zein besteko zuzendariak jaso zuen saria. Horrela esan zuen epaimahaiak: "Funtsezkoa da hedabide honek euskararen biziberritzeari eta informazioa euskaraz jasotzeko eskubideari egindako ekarpena. Eta erabakigarria, orobat, euskarari prentsa idatzian eta Interneten egindako lekua. 2003an bidegabeki itxi zuten arren, gaur egun Berrian bizirik dirauen mugarria da Euskaldunon Egunkaria".[42]
  • 2023: Euskal Kazetaritzako Ibilbide Profesionalaren saria jaso zuen Bilbon, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak emanda, Bizitza osoa «euskararen eta euskarazko kazetaritzaren» alde egiteagatik eman zioten, Egunkaria eta Berria egunkarietako zuzendari ohia, eta Espainiako prentsa idatziaren zuzendarien dekanoa izateagatik beste arrazoi batzuen artean. Sari horretako beste sarituak hauek izan ziren: Silvia Intxaurrondo, Euskal Kazetariak kategorian; Jordi Évole, Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria kategorian; EITBren Primeran plataforma, Kazetaritza Digitala saria; Iñaki Petxarroman, Ingurumen Kazetaritza atalean; Marivi Ibarrola, Fotoperiodismo sariarekin; eta Cadena SER-Radio Bilbao, 90. urteurrenean, Pertsonaia edo Erakunde Soziala kategorian.[43][44][45][46]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «Amagoia Mujika izango da BERRIAko zuzendaria, Martxelo Otamendiren ordez» Berria 2023-06-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).
  2. a b c «Gaurtik aurrera Martxelo Otamendi izango da EGUNKARIAko zuzendaria» (PDF) Euskaldunon Egunkaria 1993-06-09 (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  3. Velez de Mendizabal Azkarraga, Josemari. (2011). «Martxelo Otamendi / Berria-ko zuzendaria. "Gustatuko litzaidake kioskoetan euskarazko egunkari gehiago egotea"» Euskonews (584). Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 lizentziapean
  4. «Iñaki Uria izango da Hamaika Telebistako zuzendaria» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).
  5. «'Egunkaria auzia' | 'Egunkaria'-ren itxierako auzipetuak - Berria.eus» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
  6. Urkizu, Urtzi. (2016-12-04). «'Gaur irekiko ditu ateak' lana BERRIAn eta Hamaikan, asteartean» Berria.
  7. «'Gaur egun, gure neurrian, erreferentzia bihurtu gara'» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  8. «Martxelo Otamendi» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  9. a b Uriarte, Iñaki. (2002-12-12). «Egunkariak Buber saria jaso du Interneten euskara garatzeko egindako lanagatik» (PDF) Euskaldunon Egunkaria (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  10. «Martxelo Otamendik torturak salatu zituen kartzelatik irten zenean» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  11. Gallego, Javier G. (2012-10-16). «Condena a España por no investigar las torturas denunciadas por Otamendi» El Mundo.
  12. Esnaola, Enekoitz. «Estrasburgok Espainia kondenatu du Otamendiren tortura salaketa eraginkortasunez ez ikertzeagatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  13. «Martxelo Otamendi, pozik epaiarekin» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  14. (Gaztelaniaz) «Martxelo Otamendi: 'Es barato torturar en España'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  15. (Gaztelaniaz) Lázaro, Julio M.. (2012-10-16). «España, condenada por no investigar las torturas al director de ‘Egunkaria’» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  16. (Gaztelaniaz) Internet, Unidad Editorial. «Condena a España por no investigar las torturas denunciadas por Otamendi» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  17. «El TEDH condena a España por no investigar las torturas a Martxelo Otamendi» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  18. (Gaztelaniaz) «Estrasburgo condena a España por no investigar las supuestas torturas a Otamendi» abc 2012-10-16 (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  19. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2012-10-16). «Estrasburgo condena al Estado español por no investigar la denuncia de torturas de Otamendi» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  20. TV3. Ramon Piqué i Martxelo Otamendi, a "Preguntes freqüents". (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  21. «Otamendi: ‘Sei torturatuetatik hiruk minbizia garatu dugu eta bat hil egin da’» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  22. «Martxelo Otamendi kazetari tolosarra, bere minbiziari buruz» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  23. (Gaztelaniaz) «El periodista Martxelo Otamendi habla para EiTB sobre el cáncer que padeció» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  24. «Auzi ekonomikoaren kronologia», Berria, 2014-10-14
  25. «50.000 aleak agortu ziren larunbatean» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  26. «Martxelo Otamendi izango da zuzendaria» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  27. «Atzo abiatu zen MIDASen mintegia Andoainen» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  28. Berria.eus. «Martxelo Otamendi | Berria.eus» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  29. Otamendi, Martxelo. «Galeusca berpizteko garaia?» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  30. (Katalanez) «Galeusca de directors: un debat Galeusca amb Marcel Mauri, Maria Xosé Bravo i Amalur Álvarez» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  31. (Galizieraz) Diario, Nós. «Hora de resucitar Galeusca?» Nós Diario (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  32. «CIES audiencias de medios» www.ciessl.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-08).
  33. «'Berria' egunkariko zuzendaritza Amagoia Mujikak hartuko du, Martxelo Otamendiren ordez» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).
  34. «Brexitari buruzko berezia, 'Faktoria'n» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  35. «Kontuz! elkarteko Patxi Zamora, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  36. «Katalunian galdeketari jarraipena, EiTBn» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  37. TV3. Tertúlia (2/2) de 07/04/17 sobre el desarmament d'ETA. (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  38. (Katalanez) CCMA. «Resultats de la cerca 'Martxelo Otamendi'» CCMA, Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  39. Berria. «Denboraren lekukoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  40. «Torredembarra saria jaso du martxelo Otamendik» article.wn.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  41. «Rikardo Arregi kazetaritza saria» rikardoarregikazetaritzasaria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  42. Fernandez, Luistxo. «Eibar.org-ek saria jaso du "euskal komunikazioaren mugarri" izateagatik» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  43. (Gaztelaniaz) Mujika, Jon. (2023-11-09). «La Asociación y el Colegio Vasco de Periodistas entrega los premios del Periodismo Vasco 2023» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  44. «PRIMERAN plataformak Kazetaritza Digitala saria jasoko du 2023ko Euskal Kazetaritza Sarietan» EITB 2023-10-19 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  45. Vieira Gil, Iraia. (2023-10-09). «Kazetari zorroztasuna aitortu diete Otamendiri eta Petxarromani» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  46. (Gaztelaniaz) EFE, NTM /. (2023-11-08). «El periodismo vasco premia el trabajo de Silvia Intxaurrondo y Jordi Évole» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martxelo Otamendi