Jose Maria Larrauri
Jose Maria Larrauri Lafuente (Gasteiz, Araba, 1918ko martxoaren 4a - Gasteiz, Araba, 2008ko abenduaren 9a) Gasteizko gotzain emeritua zen. 1979tik 1995era arte Gasteizko gotzain izan zen.
Jose Maria Larrauri | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1970eko azaroaren 4a -
1970eko irailaren 21a - Elizbarrutia: Iruñea eta Tuterako artxidiozesia
Elizbarrutia: Q759756 ![]()
Elizbarrutia: Gasteizko elizbarrutia
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Gasteiz, 1918ko martxoaren 4a | ||||||||||
Herrialdea |
![]() | ||||||||||
Heriotza | Gasteiz, 2008ko abenduaren 9a (90 urte) | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
BiografiaAldatu
Gasteizko Florida kaleko eskola nazionaletan eta San Viator ikastetxean burutu zituen lehenengo ikasketak. Betidanik izan zuen harreman estua Eliza Katolikoarekin, gaztetan San Migel Parrokiako Gazte Elkartearen sortzaileetako bat izan baitzen. Ondoren Zuzenbide Zibila ikasten hasi zen eta banketxe batean egin zuen lan hainbat urtez.
1942an apaizgaitegian sartu eta 1948an apaiztu zen. Arabako zenbait herrietan parroko izan ondoren, 1950ean, Albacetera joan zen Tabera gotzainaren laguntzaile bezala. 1970ean, Iruñeko elizbarrutira joan zen Tabera kardinalari laguntzera.
1974an Espainiako Misio Lanen buru izendatu zuten, eta kargu horretan egon zen 1979ko martxoaren 30era arte, Gasteizko gotzain kargua hartu zuen arte. 1995eko irailaren 8an laga zion Gasteizko gotzain izateari.
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) www.catholic-hierarchy.org
Aurrekoa Francisco Peralta Ballabriga |
Gasteizko apezpikua 1979 - 1995 |
Ondorengoa Miguel Jose Asurmendi Aramendia |