Miguel Navarro
Miguel Navarro Juanikorena (Errenteria, 1946ko abenduaren 9a) gipuzkoar futbolaria ohia da, erdilari moduan aritu zena.
Miguel Navarro | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Errenteria, 1946ko abenduaren 9a (77 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria |
Biografia
aldatuEibar KE taldean jokatu zuen eta bertan eman zituen lehen urratsak futbolari bezala.
1969an Athletic Clubek fitxatu zuen eta bere talde filialean sartu zuen. Bilbao Athleticen parte izan zen, denboraldi bat Bigarren Mailan eta, mailaz jaitsi ondoren, beste bat Hirugarren Mailan. Bere debuta Athletic Clubeko lehen taldearekin, eta azken finean "lehoiekin" jokatu zuen partida ofizial bakarra, 1971ko Kopako final-1/16ko kanporaketako itzulerako partida izan zen. 1971ko maiatzaren 2an izan zen eta Athleticek 1-0 irabazi zion Racing de Ferroli. 1971-72 eta 72-73 denboraldietan gipuzkoarra Athleticeko lehen taldeko kidea izan zen Lehen Mailan, baina ez zuen partidarik jokatu euskal klubarekin, lagunarteko batzuk izan ezik.[1]
1973an Burgos Club de Fútbol taldeak fitxatu zuen. Talde honetan zortzi denboraldi eman zituen, horietako lau Lehen Mailan (1976-1980).
Ibilbidea
aldatuKluba | Urtea(k) |
---|---|
Eibar KE | 1968-69 |
Bilbao Athletic | 1969-71 |
Athletic Club | 1971-73 |
Burgos Club de Fútbol | 1973-81 |
Tituluak
aldatuTitulua | Kluba | Urtea |
---|---|---|
Kopa | Athletic Club | 1973 |