Astelena Eibarko (Gipuzkoa) udal pilotalekua da, 1904ko ekainaren 24an inauguratua, Eibarko jaiak ospatzen ari zirela, Donibane egunez. Pilotaren Katedrala goitizenez ezaguna,[1] 1.250 lagunentzako edukiera du. Eraiki zenetik, hainbat aldiz eraberritu dute eraikina, azkena 2006 eta 2007. urteetan. Bergarako udal pilotalekuarekin batera, pilota partida profesionalak jokatzen diren pilotalekurik zaharrenetakoa da, eta adituen bilgune[2] zelako jarri zioten Pilotaren Katedrala goitizena.

Astelena pilotalekua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEibar
Koordenatuak43°11′01″N 2°28′29″W / 43.18357°N 2.47465°W / 43.18357; -2.47465
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1904ko ekainaren 24a
Inaugurazioa1904ko ekainaren 24a
JabeaEibarko Udala
Kirolapilota
Edukiera1.250

Historia aldatu

Pilotaleku estaligabetzat estreinatu zuten 1904ko ekainaren 24an. Hilabete batzuk geroago aurkeztu zen estalkia jartzeko proiektua. XX. mendeko lehen bi hamarkadetan, pilotaz beste, beste hainbat erabilera ere zuen pilotalekuak: jaialdiak, afariak, bazkariak, kontzertuak... Eibarko kultura eta gizarte zentroa zen.[3]

1936ko gerran, kuarteltzat eta jantokitzat erabili zuten. Gerra haren ondoren etorri zen Astelena pilotalekuaren loraldia: 1946an lehendabizikoz jokatu zen hor Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiaren finala (Atano III.ak mendean hartu zuen Akarregi, 22–16). Geroztik, txapelketa horretako beste zazpi finalen jokaleku izan da, azkena 1999koa.[3]

1969tik 1972ra egin zioten lehenengo eraberritze handia, fatxada modernista errespetatuta. 1976an, PSOE alderdiak Astelenan egin zuen legeztatua izan ondorengo lehenengo mitina (frankismo garaian, oposizioko beste hainbat alderdi politiko bezala, legez kanpokoa zen PSOE).[3]

2005ean, pilotalekua itxi zuten, Vidarte eta Gastañazatorre familien arteko desadostasunak zirela kausa. Vidarte familia zen pilotalekuaren % 40ren jabe eta pilotalekua kudeatzen zuen Aspe enpresaren jabe; eta pilotalekuaren % 60ren jabe zen Gastañazatorre familia. Gastañazatorre sendiak 120.000 euro eskatzen zizkien Asperi, pilotalekua erabili ahal izateko. Azkenean, 2007an ireki zen Astelena berriro, Eibarko Udalak bi familiei pilotalekua erosi eta gero. Trukean, hiru milioi euro ordaindu zizkion Udalak Gastañazatorre familiari, eta eraikinak aurrealdean dituen etxebizitzen gaineko eskubide batzuk eman zizkion Vidarte familiari.[4][3]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Unai ZUBELDIA: «Elizara? Ez, Katedralera», Berria, 2011-01-28.
  2. Migel GALLASTEGI: «Astelena frontoia adituen bilgune», Ahotsak.com, 2008-05-28.
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Edu CASADO: «Santuarios del deporte. Frontón Astelena de Éibar, la Catedral de la pelota», Qué fue de... bloga, 2013-07-31.
  4. «Astelena katedralak maiatzean irekiko ditu berriro ateak», Gara, 2007-04-05.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.