Ireki menu nagusia

Junior Wells, jaiotzako izenaz Amos Wells Blakemore (Memphis, Tennessee, Ameriketako Estatu Batuak, 1934ko abenduaren 9a - Chicago, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak, 1998ko urtarrilaren 15a), musikaria izan zen, blues musikaren historiako musikari onenetako bat. Muddy Waters eta Buddy Guy gitarra-jotzaileekin elkarlanean Chicagoko soinua izenaz ezagutu zen estiloa sendotu zuen, eta musika estilo horren barruan harmonika maisu handienetakotzat nabarmendu zen.

Junior Wells
Junior Wells 1983.jpg
Bizitza
Jaiotza Memphis1934ko abenduaren  9a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza Chicago1998ko urtarrilaren  15a (63 urte)
Hobiratze lekua Oak Woods Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: linfoma
Jarduerak
Jarduerak musikaria eta abeslaria
Genero artistikoa Bluesa
Musika instrumentua Aho-soinua
Diskoetxea Delmark Records Itzuli

BizitzaAldatu

Hamalau urte zituela eskaini zuen bere lehen kontzertua. 1952an Muddy Watersen taldean jotzen hasi zen, eta zenbait disko grabatu zituen Buddy Guy gitarra-jotzailearekin; horien artean, Drinkin' TNT'n' smoking' dynamite («TNT edaten, dinamita erretzen») da aipagarriena. 1997an Grammy sarietako hautagaietako bat izan zen.

ErreferentziakAldatu