Léo Kret

politikari brasildarra

Léo Kret do Brasil de Souza Santos, Léo Kret edo Léo Kret do Brasil izenez ezagunagoa (Salvador da Bahia, 1983ko abenduaren 9a), politikari, dantzari, aktore eta abeslari brasildarra da. Brasilgo lehen parlamentari transexuala izateagatik egin zen ezaguna[1].

Léo Kret

councillor of Salvador (en) Itzuli

2009ko urtarrilaren 1a - 2012ko abenduaren 31
Hautetsia: 16th legislature of the City Council of Salvador (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSalvador da Bahia1983ko abenduaren 9a (40 urte)
Herrialdea Brasil
Talde etnikoaPardo Brazilians (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaportugesa
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, dantzaria eta abeslaria

Bizitza aldatu

 
Léo Kret 2012an

Salvador da Bahian jaio zen 1983ko abenduaren 9an. Gurasoak Francisco Assis Gomes eta Eunice Souza dos Santos izan ziren. Jaiotzez Alecsandro de Souza Santos izena jarri zioten. Lauro de Freitasen hazi zen, eta gero, Salvador da Bahiakoko Pernambués auzora joan zen bizitzera[1].

2009ko azaroaren 18an, Nelson Cordeiro Salvador da Bahiako Erregistro Zibileko epaileak aldeko ebazpena eman zuen, Léo Kretek berak aukeratutako izena erabil zezan: Léo Kret do Brasil[1][2]. Epailearen aginduarekin ere, 2018an bakarrik aldatu zuen bere izena Brasilgo Hauteskunde Justiziak[3][4].

Saiddy Bamba taldeko dantzari gisa hasi zuen bere ibilbidea, eta zazpi urtez parte hartu zuen, 2009an taldea utzi arte[1].

2012ko hauteskundeak galdu ostean, ibilbide artistikora itzuli zen[5][6].

2019an, Anitta abeslariaren Bola Rebola bideoklipean parte hartu zuen[7]. 2020an, Anittarekin lanera itzuli zen, Me Gusta bideoklipean parte hartuz[8].

Ibilbide politikoa aldatu

2008ko udal hauteskundeetan sartu zen politikan, Alderdi Errepublikanoko zinegotzi kargurako hautagai gisa aurkeztu zenean. 12.861 boto lortu zituen, hautatua izan zen eta Salvadorreko Udaleko 16. legegintzaldian aritu zen[9].

2012ko hauteskundeetan, berriz, zinegotzi gisa aurkeztu zen. 7.495 boto lortu zituen eta ez zen hautatua izan[10].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léo Kret